mak udalaGure hondakinen gaikako bilketa eta frakzio organikoaren birziklapena orokor daitezen, 2015eko martxoan bosgarren edukiontzia (marroia) ezarri zen Errenteriako kaleetan.
Halaber, Udalak 2016an eta 2017an zehar bost makina instalatu zituen doaneko poltsa konpostagarriak banatzeko: Beraunen, Iztietan, Galtzarabordako Kiroldegian, Kaputxinoetan, eta Agustinetan.

Poltsa konpostagarriak banatzeko makinak jartzeko asmoarekin jarraitzen du Udalak. Horregatik, aste honetan Erdialdeko auzoan seigarren makina ezarri da, Udaletxean bertan.

Makinak erabiltzeko hainbat aholku:

1.- Txartel elektronikoa makinaren irakurgailura hurbildu poltsak eskuratzeko. 

2.- Makinek 40 poltsa konpostagarriko bilkari bat banatzen dute dohainik sarbideko eta familiako. Kalkulatzen da 40 erabilerakoak eta 10 asterako direla (4 erabilera/asteko).

3.- Makinaren pantailan agertzen den mezuak adieraziko digu zein datatan hartu ahalko ditugun poltsak berriro, izan ere, 10 aste horiek baino lehenago ez digu poltsa konpostagarririk banatuko.

Ingurumeneko Sailak GOGORAZTEN DU garrantzitsua dela: (1) txartel elektronikoa erabiltzea hondakin organikoen poltsa eramaten den aldiro, nahiz eta momentu horretan edukiontzia ondo itxita ez egon, bestela ezin baita kontrolatu benetan zenbat eta nola erabiltzen den; eta (2) biohondakinetako poltsa konpostagarriak soilik erabiltzea (Udalak doan banatzen ditu).

Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1