ADIN GUZTIETAKO HERRITARREI ZUZENDURIKO UDAKO JARDUERAK ANTOLATU DIRA AIAKO HARRIAN, LISTORRETAKO AISIALEKUAN
Aiako Harria Parke Naturalean dagoen Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko jarduerak burutuko dira
Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2014ko udarako Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea) kokatutako Listorretako aisialekuan, Errenterian.
Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2014ko udarako Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea) kokatutako Listorretako aisialekuan.
Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko hainbat jarduera garatu dira udaran zehar: txorien kantuak identifikatzeko irteera, Errenteriako saguzarrak ezagutzeko txangoa, etab. Larunbata honetan, abuztuak 30, antolatutako azken ekimena burutuko da: Naturaren inguruko jolas kooperatiboak haur eta familientzat.
Pasa den ostiralean, hilak 6, inauguratu zituzten Fanderia eta Agustinetako auzo konpostajea egiteko guneak. Gaztañon ere eraikita dago jada horretarako gunea eta datozen asteotan martxan jarriko dutela esan dute Udaletik. Inaugurazio ekitaldia, Fanderiako gunean egin zuten eta bertan izan ziren hainbat udal ordezkarirekin batera, auzo ezberdinetako bizilagunak ere.
Informazio eta plataforma birtualen garaian bizi gara. Geroz eta gehiago dira informazioa bilatzeko dauden gune birtualak. Ingurumenak ezin du salbuespena izan. Horregatik,eta aspaldidanik genuen beharra asetzeko, Mendi eta Ingurumen Sailak Errenteriako webgune berria sortu du.
Tolosako Naturaldia jardunaldiek 25 urte betetzen dituzte. Bai Oñatik eta baita Errenteriak ere parte hartuko dute. Hain zuzen ere, maiatzaren 22an, Joaquín Araujo, idazle eta naturalista, Errenteriako Reina Aretoan hitzaldia ematera hurbilduko da, arratsaldeko 19:00etan. Hizlariak basoak sortzen duen aberastasunari buruz hitz egingo du.