Errenteriako Ingurumeneko Aholku-kontseiluaren Lan-taldeak hiriko hondakinen aferari lotuta azken hilabeteetan izandako adierazpenen aurrean, ondorengo komunikatua zabaldu du. Jarraian bere osotasunean irakur daiteke:
Irailaren 18tik 21era Errenterian ospatuko den Atlantikaldia jaialdiaren barruan, Oiartzun ibaiaren garbiketa ere antolatu dute. Jose Manuel Ferradas ingurumen zinegotziak jakinarazi duenez, Gabierrota eta Lartzabal artean dagoen ibai zatia izango da sinbolikoki "garbituko" dutena eta herritar guztiak gonbidatu ditu bertan parte hartzera. Irailaren 21ean izango da, igandean, eta hitzordua Gabierrotako Auzo Elkartearen lokaletan (Gabierrota pasealekua) egin dute, 12:00etan.
Jaizkibel eta Uliako itsas-ertzaren natura-balioa eta erreserba izendapena aldarrikatu asmoz, Eguzki Talde Ekologistak erakusketa muntatu du Errenterian. Erakusketa ekainaren 24tik uztailaren 5era bitartean ikusgai egongo da Xenpelar Etxean.
Horretaz gain, ekainaren 25ean, arratsaldeko 7etan, Errenteriako Niessen Auditorioan, Los secretos del mediterraneo, el mundo perdido de Cousteau dokumentala proiektatuko da. Sarrerak 2€ balio du.
Aldundiak koordinatuta, udalak izango dira arduradun nagusiak. Plangintza berria hainbat eragilek osatutako lantaldeak erabaki du: habiak begiztatu diren abisua eman nahi denean, lekuko udalera deitu beharko da eta han erabakiko dute kasu bakoitzean nola jokatu
Gipuzkoako Foru Aldundiak protokolo berria jarri du abian lurraldeko udalekin, guztien artean, liztor beltz edo asiarraren aurka lan eraginkorragoa egiteko.
Aldaketa nagusia da, hemendik aurrera, habia bat aurkitzen denean, lekuko udalera egin behar dela deia. Han, dagokion arduradunak erabakiko du egoera bakoitzean komeni den jokabidea.