Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2014ko udarako Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea) kokatutako Listorretako aisialekuan.
Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko hainbat jarduera garatu dira udaran zehar: txorien kantuak identifikatzeko irteera, Errenteriako saguzarrak ezagutzeko txangoa, etab. Larunbata honetan, abuztuak 30, antolatutako azken ekimena burutuko da: Naturaren inguruko jolas kooperatiboak haur eta familientzat.
Informazioa eta erreserbak:
943 494 521 / 943 495 069
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
www.gipuzkoamendizmendi.net