• Hasiera
  • AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Portuko txatarraKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

Azken Berriak:

19 January 2020

  • Udalak hondakin organikoak biltzeko edukiontzi marroia behar bezala erabiltzeko kanpaina egingo du
    Joan den abenduan Errenterian materia organikoa biltzeko edukiontzi marroiak ixteko sistema ordezkatzeari ekin zitzaion. Aldaketa hori bere garaian aurreko sistema hornitu zuen enpresak ordainduko du, izan ere, edukiontzi horietako askoren itxigailuek jarraian eta maiz erabili ondoren, akatsak izan zituzten, eta horiek erabiltzen zituzten familiei hainbat arazo eragin zizkien. Aldaketa hori egin dela eta, Errenteriako Udalak […]
  • Fanderiako errota itxi egingo da bertako taberna-jatetxea negu honetan zehar berriro ireki arte
    Egungo kontratuaren bukaerarekin batera, Fanderiako errotari lotutako bisitarien arreta zerbitzua eta jarduerak, behinik behin eten egingo dira, kudeaketaren berrantolaketaren garai berri batetan sartzeagatik. Fanderiako errotaren eta bertako taberna-jatetxe berriaren berrirekiera negu honetan zehar aurreikusita dago.
  • Bosgarren edukiontzien (materia organikoa) sarraila elektroniko guztiak aldatzeko lanak egiten ari da udala
    Gure hondakinen gaikako bilketa eta zatiki organikoaren birziklapena orokor daitezen, 2015eko martxoan bosgarren edukiontzia (marroia) ezarri zen Errenteriako kaleetan, sarraila elektronikoz horniturik. Sarraila elektroniko horien berrikuntzaren ondorioa izan da, aitzindari izaeraz edukiontzi sistema hori instalatu zuten herrietan, sarraila askok akatsak izan zituzten erabilera jarraitu eta intentsiboaren ondoren, familia eta erabiltzaileen artean arazoak sortuz. Orain, abenduaren […]
  • LED argiteria jartzeko dirulaguntza jaso du Udalak
    Errenteriako Udalak argiteria publikoa hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko LEDerako argiak jarri ditu. Lan hori egiteko, Udalak 154.145,80€-ko dirulaguntza jaso du IDAE-FEDER funtsetatik, inbertsio osoaren %50a hain zuzen. Zehazki 607 luminaria ordezkatuko dira LEDerako argiak jarriz; 69 koadroetatik 3 koadrotako luminarietan jardungo da. Oraingoan, beraz, Beraun auzoan, Kaputxinoetako behe aldean eta Gaztelutxo inguruan egingo dira […]
  • Hurrengo asteartean hiriko auzo-konpostaje guneetako ikuskaritza gauzatuko du Udalak
    Abenduaren 17an udalerrian kokatutako auzo-konposta egiteko 6 guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Udalak. Lan horiek Errenteriako Udalak duela 5 urte abian jarritako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie. Auzokonpostaren ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 9:30tan abiatuko dira Fanderiako […]
Urtarrila 2020
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2