• Hasiera
  • AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Portuko txatarraKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

Azken Berriak:

14 October 2019

  • Fanderiako Errota, kurtsoan zehar jardueraz blai
    Fanderiako Errotak kurtso hasiera honetan eskaintza polita du publiko desberdinetara egokituta, ibai inguruko ondare natural eta kulturala zabaltzeko prest. Astelehenetik ostiralera eskolek Fanderiako Errota-Ibaiaren Etxeak eskaintzen duen hezkuntza programako jarduera desberdinez gozatzeko aukera izango dute, errota bera ezagutzeaz gain, ibai inguruko ibilbide gidatuak aukera ditzakete gai zehatzak landuz: Ibai ekosistema, Erriberako basoa osatzen duten zuhaitzak, […]
  • Ondarea eta natura: Arditurriko Bide Berdearen barrena ibilaldi komentatua
    Azken urteetan egin bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldien baitan bisita ugari antolatu dituzte Gipuzkoako hainbat udalek. Edizio berri honen leloa Ondarea, plazara! da eta helburua kultur ondareari buruzko sentsibilizazioa areagotzea da. Errenteriako Udalak hainbat ekimen antolatu ditu eta larunbat honetan, urriaren 5ean, Ondarea eta natura uztartuko dituen ibilaldi komentatua egingo du. Ondarea gizartera irekitzen […]
  • Udalak diru-laguntza garrantzitsuak jaso ditu eraginkortasun energetikoko eta energia berriztagarrietako proiektuak finantzatzeko
    2019an Udalak hainbat erakundetik —EEE, GFA, IDAE— 318.561,53€-ko diru-laguntza jaso du argiteria publikoaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta energia berriztagarrietako proiektuak aurrera eramateko. Proiektuen helburuak energia aurreztea eta ordezko energia-iturriak erabiltzea dira, eguzkiarena kasu honetan, dira. Eraginkortasun energetikoari dagokionez Alaberga Behekoa, Galtzaraborda, Iztieta eta Esnabide auzoetan eta Txirrita-Maleo industrialdean argiteria publikoan argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa […]
  • Arditurriko Bide Berdearen 8. eguna
    Bide berdeek badute bidegorriek ez duten berezitasun garrantzitsu bat, garai batean trenbidea izatearena hain zuzen ere. Arditurriko bideari merezi duen aintzatespena emateko antolatu dugu bizikleta martxa irailaren 15ean, igandea. Beraz, garai batean Arditurriko meategietatik Pasaiako portura mea garraiatzeko erabiltzen zen trenbidea festa giroan murgilduko da, eta hainbat ekintza antolatu dira egun honetarako: Egunari hasiera emateko, […]
  • Bigarren eskuko bizikleten merkatua
    Irailaren 13an, ostirala, bigarren eskuko bizikleten merkatua antolatuko du beste urte batez Errenteriako Udalak Gamon Zumardian. Arratsaldeko 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Gordailu-zerbitzua 15:00etatik 16:30era egongo da zabalik. Ekarri saldu nahi duzun zure bizikleta edo mugikortasun jasangarriarekin lotutako objektuak (patinak, patineteak, trizikloak, osagarriak…). Ez da onartuko 500 € baino prezio garestiagorik. Doako Gordailu sistema bidezko […]
Urria 2019
A A A O O L I
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3