• Hasiera
  • AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Portuko txatarraKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

Azken Berriak:

08 April 2020

  • Konfinamenduan zehar etxez etxe banatuko dira hondakin organikoentzako poltsa konpostagarriak Fanderian, Lartzabalen, Gabierrotan eta Galtzarabordan, aldez aurretik eskatuta
    Etxean geratzeko neurrien ondorioz, zenbait udal instalazio itxi egin dira, eta haien artean Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegiak. Bi tokietan edukiontzi marroietan uzteko biohondakinaren gaikako bilketarako poltsa konpostagarriak banatzeko makinak daude. Aipatutako makinetara sarbide eza ordezkatzeko, Udala poltsa konpostagarrien etxez etxeko premiazko banaketa egiten hasiko da aurretiko eskariz, honako auzo hauetan: Fanderian, Lartzabalen, Gabierrotan eta Galtzarabordan. Premiazko […]
  • Errenteriako Udalak bat egin du ‘Planetaren ordua’ ekimenarekin
    Errenteriako Udalak aurten berriro ere ‘Planetaren ordua’ ekimenarekin bat egingo du, hau da, klima-aldaketaren aurkako nazioarteko ekintza den honekin. Duela hamabost urte hasitako ekimena da eta mundu osoko pertsonek beren ahotsak elkartzen dituzte ingurumenaren aldeko defentsan. Horregatik, Planetaren ordua mobilizazio eta herritarren parte-hartzerako kanpaina handia bilakatu da. Keinu sinbolikoa hilaren 28an (larunbata) egingo da, 20:30etatik […]
  • Etxeko eta merkataritzako hondakinen tratamendua alarma egoeran zehar
    Errenteriako Udalak herritarrei jakinarazi nahi dizkie egungo egoeraren ondorioz etxeko eta merkataritzako hondakinen tratamenduaren inguruan jarraitu beharreko hainbat jarraibide. Koronabirusagatik gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonen etxeak: Gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonen etxeetan hondakinen berariazko ontzi bat izan behar dute pertsona horrek eta bere zaintzaileek erabilitako botatzeko materiala uzteko (eskularruak, zapiak, betaurrekoak…). Plastikozko poltsak itxitura hermetikoa […]
  • Kalitate akustikoari buruzko eremu-planen inguruko bilerak egingo dituzte herritarrekin
    Espainiako estatuan 2007an sartu zen indarrean zarata-mapak eta kalitate akustikoko helburuen aplikazioa arautzen zituen legeria, eta, Euskal Autonomia erkidegoan, 2013an. Indarreko legeria betetzearren, Errenteriako Udalak dokumentu hauek idatzi eta tramitatu ditu: • Errenteriako Zarata Mapa onartu zen 2017ko urtarrilean. • Errenteriako Soinu-ingurua Hobetzeko Plana onartu zen 2018ko ekainean. Aipatutako planaren ekintzen artean dago herriko eremuko […]
  • Legez kanpoko behi-abereen bazkatzea Añarben
    Herri honetako Añarbe Herri Onurako Mendian aske eta identifikatu gabe bazkatzen duten behi-abereak daudela ikusita, eta habitat naturaletan, espezieetan eta zuhaiztietan eragiten dituzten kalteak ekiditeko asmoz, abere-jabeei ohartarazi nahi zaie guztiak menditik kendu beharko dituztela martxoaren 4a baino lehen, hau barne. Epe hori bukatutakoan, Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dituzten mendi eta bioaniztasuneko zerbitzuen […]
Apirila 2020
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3