Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak martxorako antolatu dituen ekintzak hauek dira:

1809 MARZO 2025 15 1

MARTXOAK 8-9:

Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburua izanik, errota irekita egongo da 10:30etik 14:00etara arte, bere historia ezagutu, martxan ikusi eta errota mugitzeko ibaiak izan duen garrantzia, eta ekosistema gisa duen garrantzia ezagutu ahal izango da.

MARTXOAREN 15:

Hilabete honetako ekintza berezia Irungo Plaiaundi parke ekologikora (Natura 2000 Sarea), Europa mailako garrantzitsuenetarikoa den hezegune babestura, bisita gidatua izango da. Plaiaundiko aldaketa ezagutu, ez zaitu epel utziko izenburupean, bertako biodibertsitatea ezagutuko dugu, giza jarduerak eremu horretan duen eragina, barnealdeko urmaelak, marearteko eremua eta migrazioan dagoen hegaztien fauna bisitatuko ditugu besteak beste. Bisitak, ekosistema hauskor horien kontserbazioari eta garrantziari buruz hausnartzeko bidea emango digu.

Doako jarduera izango da, baina izena eman beharko da martxoaren 13a baino lehen. Topagunea Txingudiko Ekoetxea izango da eta iraupena 10:30etik 12:00etara. Gomendagarria prismatikoak eramatea.

Informaziorako eta izena emateko:
turismoa@oarsoaldea.eus / 943 494 521
galemysfanderia@gmail.com / 690 720 264

Martxoa 2025
A A A O O L I
24 25 26 27 28 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6