Lan-mahaiak

IAKk hartzen duen lan-esparrua oso zabala da, bai ingurumenarekin bai iraunkortasunarekin lotura duten gai ezberdinak jorratzen baititu. Gai ezberdinak modu paraleloan landu ahal izateko, 2012 urtearen amaieran gaikako lan-mahaiak sortzea proposatu zen. Oraingoz abian dauden bi lan-mahaiak honakoak dira:

Hondakinen mahaia
Energiaren mahaia

Udaleko Ingurumeneko Aholku-kontseiluak beharrezkotzat jo zuen gizartea aktibatzea, horretarako arlo ezberdinetako lan-taldeak sortuz. Honela, 2012 urtearen amaieran Energia-mahaia sortu zen, energiaren inguruko errealitatea aztertu eta hobekuntza-proposamenak egin asmoz. Halere, mahai honek indarra hartu zuen 2016ko ekainaren 30ean, bere helburua izanik 2007-2015 urteen artean egindako ahaleginak baloratzea eta EIEPn jasotako helburuak (%20´16ko CO2 murrizketa 2020rako) lortzeko ekintzen irizpidea eta lehentasunak zehaztea. Energia-mahaiak bi lantalde sortzea erabaki zuen, honako gaiak lantzeko: Energia-eraginkortasuna eta Energia berriztagarriak.

Irakurri gehiago ...

Gaikako lan-talde hau 2012 urtearen amaieran sortu zen, hondakinen inguruko errealitatea aztertu eta hondakinek Errenterian sortzen duten arazoari konponbidea bilatu asmoz. Orduz geroztik hamaika lan-bilera antolatu dituzte: jardunaldi irekiak, auzo bakoitzean bina azalpen-bilera, taldeko-bilerak, etab. Lan horren guztiaren emaitza gisa, 2013ko ekainan Errenterian Hondakinak BiltzHondakinTaldea2eko Sistema Hobetzeko Hondakinen Mahaiaren Proposamena izeneko txostena aurkeztu zioten Udalari.

Irakurri gehiago ...

Maiatza 2024
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2