Udaleko Ingurumeneko Aholku-kontseiluak beharrezkotzat jo zuen gizartea aktibatzea, horretarako arlo ezberdinetako lan-taldeak sortuz. Honela, 2012 urtearen amaieran Energia-mahaia sortu zen, energiaren inguruko errealitatea aztertu eta hobekuntza-proposamenak egin asmoz. Halere, mahai honek indarra hartu zuen 2016ko ekainaren 30ean, bere helburua izanik 2007-2015 urteen artean egindako ahaleginak baloratzea eta EIEPn jasotako helburuak (%20´16ko CO2 murrizketa 2020rako) lortzeko ekintzen irizpidea eta lehentasunak zehaztea. Energia-mahaiak bi lantalde sortzea erabaki zuen, honako gaiak lantzeko: Energia-eraginkortasuna eta Energia berriztagarriak.

2021 urtean Udalak abiatutako Klimarako eta Energia Iraunkorrerako Ekintza-Planaren (KEIEP) osaketa-lanetan ere parte hartzen du Energia-mahaiak.

Jarraian biltzen dira Energia-mahaiak egin dituen bilera esanguratsuenak:

2021

Bilera 2021/06/16

2017

Bilera 2017/03/30

2016

Bilera 2016/11/24
Bilera 2016/06/30

 

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5