LauHaizetaLau Haizeta Parkeak 1999an jaso zuzen bere izendapena. Orotara 600 hektarea hartzen ditu Errenteria, Astigarraga eta Donostiako udalerrietako lurretan. Horietatik 200 ha. Errenterikoak dira. Parkean, eta Errenteriako mugen barne, kultura-ondare gisa sailkatutako elementu ugari daude, besteak beste:

  • XIX. Mendeko gotorlekuak: Sanmarko eta Txoritokieta
  • Txoritokietako estazio megalitikoa: Aitzetako Txabalako jentil-harriak, Berrozpin I, II eta III trikuharriak, eta Txoritokietako monolitoa.

Natura-ondareari dagokionez ere, hainbat gune aipatzekoak dira:

  • Babes Zorrotzeko Baso-eremua: Txoritokietako baso mistoa.
  • Paisaia-balio Altuko Eremuak: Sanmarko eta Txoritokieta mendietako magalak.
  • Formazio Geologikoak (dolinak): Eguzkiborda, Arkiri, Aitzondo eta Ondartxulo.

AitzetakoTxabalaNekazaritza eta abeltzaintza tradizionalak Donostia, Pasaia, Errenteria eta Astigarragako hiri-guneen kanpoaldeak sagasti, larre eta baratzeetan bilakatu zituen, gune malkartsuenak edo ekoizpen-balio gutxikoak landu gabe utziaz. Hain zuzen ere, gune hauetan haritz kanduduna, ametz, lizar eta haltzaz osatutako zuhaiztiak kontserbatu dira. Egoera honek inguruetako toponimia hobeto ulertzeko baliagarri da: Altza, Intxaurrondo, Astigarraga edo Lizardi.

Arkaitzaundi harrobiaren ertzean, Txoritokietako mendi-magalean, adibidez, haritza (Quercus robur), gaztainondoa (Castanea sativa), urritza (Corylus avellana), lizarra (Fraxinus excelsior), gereziondoa (Prunus avium), eta abarrez osaturiko baso misto zabala aurkitzen da.

Dibulgazio materialak

Heskai biziak Informazio-panela Kutarroko urmaela
HeskaiBiziakIrudia EUS InformazioPanelaIrudia KutarroUrmaelaIrudia

 

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1