ForoenKartelaPaisaiaren Europako Hitzarmenak paisaia ikuspuntu integratzaile batetik aztertzen du, hau da: natura-gune eta landa-guneez gain, hiritar eta hiri-ingurukoak ere barneratzen ditu, bai babestuak zein degradatutakoak. Helburu horrekin, 2014 urtean, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko dekretua onartu zuen. Kudeaketa horretarako tresnetako bat dira, hain zuzen ere, Katalogoak eta Eremu Funtzionalen Zehaztapenak.

Paisaiaren Katalogoak eremu funtzionaleko paisaia identifikatu, sailkatu, balioetsi eta kartografiatzen du, eta hainbat kapitulu deskribatzaile barne hartzen ditu, kasu honetan, Donostialdea-Bidasoa Beheko paisaia-unitateak identifikatu, ezaugarriak eta indar zein presio eraldatzaileak aztertuz, balioak eta kontserbazio-egoera zehaztuz eta paisaiak bete beharreko kalitate-helburuak proposatuz. Lanketa osoa izango bada, ordea, beharrezkoa da paisaiaren kudeaketan lurraldearen pertzepzio soziala beste elementu bat gehiago bezala kontutan hartzea.

Donostialdea - Behe Bidasoa eremurako partaidetza prozesua antolatu zuen Eusko Jaurlaritzak: 4 topagune (Lezon 2016/04/28an), Paisaiaren Katalogoaren inguruko inkesta (bai digitalki bai paperean), etab.

Donostialdea-Bidasoaldeako LPPri buruzko informazio gehiagorako, sakatu hemen.

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5