FanderiaUztailaren 15ean, 10:30etatik 12:30ak bitartean, hiriko biodibertsitateaz ohartzeko eta bertan bizi diren landare zein animalia espezieak ezagutzeko ibilbidetxo laburra antolatu du Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Ibilbidea Fanderia auzotik abiatuko da, Oiartzun ibaiaren ondoko bidegorria jarraituz.

Jarduera hau publiko orori zuzenduta dago. Gainera doakoa eta aldez aurretik izena eman beharra dago.

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

Azkenik, beste hilabeteetan ez bezala, hileko bigarren asteburu honetan Fanderiako Errota - Ibaiaren etxea ez da zabalik egongo, uztailaren 22-23an baizik. Ordutegia, bai, ohikoa izango da, hau da: 10:30etatik 14:00ak arte, eta beti bezala, errota martxan ikusteko aukera egongo da, doan.

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5