Maiatzaren 14an, lurraldeko beste errotekin batera, Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko du Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak. Egun horretan, doako bisita gidatuak antolatuko dira errotaren historia eta funtzioa ezagutzeko. Bisitak ondorengo orduetan egingo dira: 10:30etan (euskaraz), 11:30etan (gazteleraz) eta 12:30etan (euskaraz) izango dira bisitak.
Horretaz gain, Europako Parkeen Egunaren harira maiatzaren 20an Aiako Harria Parke Naturalean barrena 8 Km inguruko ibilbide gidatua eskainiko da, arbasoen aztarnen atzetik. 10:30etik 14ak arte izango da, doakoa eta aldez aurretik izena eman beharra dago.
Informazio gehiagorako eta izena emateko:
Azkenik, hileko bigarren asteburu guztietan bezala, Fanderiako Errota Ibaiaren etxea irekita egongo da, 10:30etatik 14:00ak arte, eta errota martxan ikusteko aukera egongo da, doan.