Bide Berdearen Eguna 2019 EUSBide berdeek badute bidegorriek ez duten berezitasun garrantzitsu bat, garai batean trenbidea izatearena hain zuzen ere. Arditurriko bideari merezi duen aintzatespena emateko antolatu dugu bizikleta martxa datorren igandean, irailak 15. Beraz, garai batean Arditurriko meategietatik Pasaiako portura mea garraiatzeko erabiltzen zen trenbidea festa giroan murgilduko da, eta hainbat ekintza antolatu dira egun honetarako:

Egunari hasiera emateko, Arditurriko 8. bizikleta martxa abiatuko da goizeko 10:00etan Errenteriako Gamon Zumarditik eta Oiartzungo Done Eztebe plazatik. Horrela, Arditurriko Bide Berdea hartuko du martxak, Arditurriraino iritsiko dena. Ibilbidearen zailtasun maila erraza da, beraz adin guztientzako egokia da bizikleta martxa hau. Kaskoa eramatea nahitaezkoa izango da (haurrek zein helduek) eta argia eramatea gomendatzen da. Bizikleta martxan parte hartzeko 15 minutu lehenago egotea komeni da irteera puntuan.

Antolatu dugun ekintza berezi hau Mugikortasunaren Astearen garai berean ospatzen da. Hori dela eta, Arditurriko meategietara autorik erabili gabe hurbiltzeko aukera bultzatu nahi da. Horregatik, Oiartzun eta Errenteriako udalerrietatik abiapuntuak ezarri dira. Gainera, Euskotrenek eta Renfek bere trenetan bizikletak garraiatzeko bagoi bereziak dituzte, nahiz eta eskaera egin behar den, ez baitute aukera hau tren guztietan. Beraz, Gipuzkoako beste herrietatik ere aukera dago Arditurriko bide berdera sartzeko eta martxarekin bat egiteko.

Bizikleta martxaren helmuga Arditurriko meategian egongo da, eta bizikleta gordailu zerbitzua jarriko da. Gainera, bizikletaz joaten direnek hamaiketakoa doan izango dute helmugan, izakinak agortu artean. Horrela, helmugan ere hainbat ekintza antolatu dira. Meategira bisita gidatuak prezio murriztuan egin ahal izango dira goiz osoan zehar eta meategiko bisita-txartelarekin Seg-way zirkuitua egin ahal izango dute bisitariek dohainik. Horrez gainera, 12:30etatik 14:00etara hainbat jolasetan parte hartzeko aukera ere izango dute: zinta karrerak, herri kirolak, jolasak bizikletarekin, etab.

Aurten ere aukera berezi bat izango da gainera, Ingurumen jolas tailerra bat izango baita 11:00etatik 12:30etara. Gurpil Artea elkartearen eskutik, bizikletak nola konpondu daitezkeen ikasi ahal izango da, besteak beste.

 Informazio gehiagorako:
Arditurriko Parketxea
943 49 50 69 / 688 89 50 68
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

www.parketxesarea.org

Ekaina 2025
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6