Ingurumeneko diru-laguntza deialdia 2018

Errenteriako udalerrian, Iraunkortasun, Ingurumen eta Landa-Garapenaren inguruan dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteei ekintzak gauzatzeko 2018ko diru-laguntza deialdia.

Diruz lagunduko diren programak

Gizarte-eragileen ekimenak honako alorretan: iraunkortasuna, ingurumena- landa-garapena, natur-ondarea eta landa-ondarea eta Tokiko Agenda 21. Honako jarduerak diruz lagundu ahalko dira:

1. Dibulgazio kanpainak eta azterlanak.
2. Honako proiektu eta ekintzak garatu eta burutu: bioaniztasuna, energia, hondakinak. kutsadura, landagarapena...
3. Jardunaldiak, topaketak eta lan-tailerrak antolatzea.
4. Herritarren parte-hartzea, Iraunkortasunezko Garapena ezartzea eta Tokiko Agenda 21eko helburuak eta bere Ekintza Plana sustatzen dituzten jarduerak
5. Ordenantza honen 1. artikuluan ezarritakoarekin bat datozen bestelako jarduerak.

 

Eskabideak aurkezteko lekua eta epea


Diru-laguntza eskabide normalizatuak (honekin batera doazen ereduetan-Eranskinetan) Udaletxeko Sarrera Erregistroan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara, edota Herri Administrazioen Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein modutan. 

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoak Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Informazio gehiagorako

Hirigintza saila 943 449 603

emaila: ingurumena@errenteria.eus 

Oinarriak Deialdia Eranskina Eskaera

 

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2