Ingurumeneko diru-laguntza deialdia 2018

Errenteriako udalerrian, Iraunkortasun, Ingurumen eta Landa-Garapenaren inguruan dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteei ekintzak gauzatzeko 2018ko diru-laguntza deialdia.

Diruz lagunduko diren programak

Gizarte-eragileen ekimenak honako alorretan: iraunkortasuna, ingurumena- landa-garapena, natur-ondarea eta landa-ondarea eta Tokiko Agenda 21. Honako jarduerak diruz lagundu ahalko dira:

1. Dibulgazio kanpainak eta azterlanak.
2. Honako proiektu eta ekintzak garatu eta burutu: bioaniztasuna, energia, hondakinak. kutsadura, landagarapena...
3. Jardunaldiak, topaketak eta lan-tailerrak antolatzea.
4. Herritarren parte-hartzea, Iraunkortasunezko Garapena ezartzea eta Tokiko Agenda 21eko helburuak eta bere Ekintza Plana sustatzen dituzten jarduerak
5. Ordenantza honen 1. artikuluan ezarritakoarekin bat datozen bestelako jarduerak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Interesatutako pertsonek edo entitateek, Udalak emandako inprimaki normalizatuan aurkeztu beharko dute dirulaguntza eskaera. Inprimaki hori, oinarri hauetan diru-laguntza lerro bakoitzari dagokion Eranskinean jasota dago. Eskaera orriarekin batera aipatu Eranskinean adierazitako dokumentazioaz gain ondorengoa aurkeztu beharko da:

- Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia. — Erakunde eskatzailearen IFZren fotokopia, hala badagokio.
- Programaren gastuen (kontzeptuak eta zenbatekoak) eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua.
- Ardurapeko deklarazioa, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-laguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien diru-laguntzenak.
- Euskarak eta berdintasunak zein tratamendu izango duen jardueraren hedapenean.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eta Errenteriako Udal eta bere organismo autonomoarenak egunean dituela egiaztatzen duen aitorpena, eta diru-laguntzen onuradun izateko ez daudela diru-laguntzen lege orokorraren 13. artikuluan, edo indarrean dagoen bestelako araudian, adierazitako inolako debeku-auzitan nahastuta.

Balorazio irizpideak

  • 30 puntu: urteko udal programarekiko eta Udalak garatutako lerro estrategikoekiko ekarpena eta koherentzia (TA21eko Ekintza Plana, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, Oinezko eta Bizikleta bidezko Mugikortasun Plana, Udal Ingurumen Estrategia, EIEP...).
  • 30 puntu: proposatutako jardueraren kalitate globala, eta jardueraren iraupena.
  • 15 puntu: erabilitako giza baliabideak eta baliabide teknikoak.
  • 10 puntu: kalkulatutako partaidetza maila: jarduerak onura ekarriko dien pertsonen edo kolektiboen kopurua.
  • 5 puntu: proiektua edo ekintza babestutako eremuetan burutzea, eta habitat naturalak eta/edo intereseko espezieak izatea.
  • 5 puntu: proiektua lurzoru publikoan burutzea.
  • 5 puntu: euskararen erabilera

Eskabideak aurkezteko lekua eta epea


Diru-laguntza eskabide normalizatuak (honekin batera doazen ereduetan-Eranskinetan) Udaletxeko Sarrera Erregistroan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara, edota Herri Administrazioen Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein modutan. 

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoak Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Informazio gehiagorako

Hirigintza saila 943 449 603

emaila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Oinarriak Deialdia Eranskina Eskaera

 

Abuztua 2018
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2