KobakEusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako Sailak Gipuzkoako haitzulo-aztarnategiak, Monumentu-Multzo kategoriarekin, Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Nagusian sartzeko eta jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko epea zabaldu du. Horien artean, Errenteriako Udalaren jabetza diren Aizpitarteko haitzuloak daude [Natura 2000 Sarea, Aiako Harriko Parke Naturala eta Babes Bereziko Eremua (BBE)].

Gipuzkoako haitzulo-aztarnategien monumentu-multzoa, espediente honetan aztergai duguna, interes arkeologiko edota paleontologikodun aztarnategiek osatzen dute. Hain zuzen ere, interes arkeologiko edota paleontologiko hori aztarnategietan egindako landa-lanaren bitartez azaldu da. Gipuzkoan mota honetako 103 aztarnategi aurkitzen dira, horietariko hiru Errenteriako Aizpitarteko eremuan: Aizpitarte III, Aizpitarte IV, eta Aizpitarte V.

KokapenPlanoaTxiki

Okupazio-mailak dituzten tokiak dira, indusketa arkeologikoen bidez baieztatuak. Horien bidez, orain arte gure lurraldean katalogatutako lehenengo biztanle-komunitate edo -taldeak ezagutzeko behar diren datuak eskuratu ahalko dira eta, era berean, haien ingurunea ere (flora, fauna, klimatologia, ...) ezagutzeko aukera emango dute. Haitzulo horietan okupazio sekuentzia zabala ikusten da; ugaztun prehistoriko handien aztarnategiak (haitzuloetako hartzak, hienak, tigreak, ...), hemen ezagutzen den giza okupazioaren aldirik goiztiarrenak (Erdi Paleolitoa), zeramikadun kulturen garapena, bai eta erromanizazioaren lehen aztarnak eta Erdi Arokoak ere.

Esparru kronologiko zabal horretaz gain, ikerketa eginez, haien bizitzeko modua ezagutu daiteke eta, horretaz gain, baita ehiza-tekniken, biziraupen-tekniken edo haien industrien pixkanakako garapenaren berri ere (armen garapena, ingurune naturalaren menperatzea, lehengaien transformazioa, ...). Eta, jakina, zer sinesmen zuten, haien kultuak nolakoak ziren edo nolako hileta-errituak zituzten jakitea erraztuko dute ikerketa hauek (sarritan haitzulo horietan izaten ziren, helburu horretarako berariaz egokituak eta aukeratuak izaten baitziren, edo, beste batzuetan, bizitegi funtzioarekin batera betetzen zuten funtzio hori).

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2