Gipuzkoako Foru Aldundiak Erwinia amylovora bakterioak sortutako su gorrina izeneko landare-gaixotasuna Gipuzkoako Lurralde Historikoan ezarri dela jakinarazi du.

Kimua

Errosazeoen gaixotasuna izenez ere ezaguna den gaitz honen sintomak udaberrian nabarmentzen dira (loraldi garaian), kimu berriei eta loreei erasotzen baitie lehendabizi. Honela, hasieran loreak belztu eta ihartu egiten dira, baina zuhaitzari atxikita mantentzen dira. Gauza bera gertatzen zaie muturreko kimuei, ilundu eta suak erreta bezala geratzen direlako. Fruituei ere, sortzen hasten diren unean eraso dakieke. Pixkanaka nekrosiak hazi egiten zaizkie, lehor eta zimur geratu arte. Horregatik du izen hori gaitzak.

Adarren eta enborraren azalean ohi baino kolore ilunagoko sakonune eta pitzadurak ere agertzen dira eta azal horren azpian ehunek kolore nabar-gorrizta izaten dute. Kazkabarrak lagundu egiten du inokulua sartzen, landarean zauriak sortzen dituelako.

Ingurunean hezetasun handia dagoenean, gaitzak jotako organoek tantatxo batzuk jariatzen dituzte. Hasieran zurixkak izaten dira eta gero horiztak. Bakterioen exudatuak dira, euriaren, haizearen, intsektuen eta abarren bidez beste infekzio batzuen iturri direnak. Bakterio-inokulua bizirik mantentzen da, latentzia-egoeran, parasitaturiko organoetan neguko geldialdian. Gaitza hedatzeko ingurune-baldintza onenak hezetasun erlatibo nahiko altuko eta 18 ºC baino tenperatura handiagoko udaberriak dira. Sagarrondoa, udareondoa, elorri zuria, hostazuria, otsolizarra edo maspila, gaixotasun honen eragina gehien jasaten duten espezieak dira.

Gaitzaren hedapena eta kalteak murriztu asmoz, gaixotasunak jotako landareen jabeak edo titularrak errosazeoen su gorrinaren aurka babestuta ez dauden eremuetan derrigorrezko neurri fitosanitarioak hartzeko betebeharraz informatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren 2ko aginduan.

+ info

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2