Gipuzkoako kontsumo taldeen elkarteak (Basherri) Kontsumo Taldeen inguruko hitzaldia antolatu du. Saioa Merkatuzarren ospatuko da, urtarrilaren 22an (osteguna), 19:00etan.

Baina zer dira kontsumo taldeak?

Laburrean azalduz, ekoitzitako nekazal produktu jakin batzuk gertuko baserritar bati zuzenean erosteko osatutako taldeak dira, salmenta zuzena oinarritzat hartuta, elkarlana adosten dutenak. Baserritarrak astero bere produktuekin osatutako otarra bat prestatzen dio kontsumitzaile bakoitzari eta, hauetako bakoitzak, hilean behin kuota bat ordaintzen dio baserritarrari. Otarra osatzen duten produktuen kantitatea ordaintzen den kuotaren araberakoa izan ohi da eta, kuota, taldeko kontsumitzaile guztientzat, hilero berdina.

Azken finean, bertako nekazaritza eta nekazaritza ekologikoa uztartzen dituen kontsumitzeko eredu bat da, ekoizpen sistema osasuntsuekin ekoitzitako elikagaiak oinarri dituena. Gainera, kontsumitzaileen eta baserritarraren artean sortzen den harremanak indar handia hartzen du, kontsumitzaileak berak ekoizteko modua ezagutzeko aukera emanez, eta baserritarrari berari, bere ekoizpena planifikatu ahal izatea bermatuz.

+ info

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2