LudotekaUrtero bezala, Gabonekin batera ospakizunak, topaketak eta asmo onak iristen dira. Auzo, denda eta biztanle guztiak urtearen amaierako eta egutegi berrirako gertakari nagusietarako prestatzen ari dira.

Hala eta guztiz ere, egun hauetan, kontsumoa handitu egiten da, esparru guztietan. Apaintzeko argiak, otordu oparoak, opariak eta gabonsariak ohikoak dira egun hauetan eta, horiekin guztiekin, energia kontsumoa, planetaren berotzearen gaineko eragina, biodibertsitatearen murrizketa eta, nola ez, sortzen ditugun hondakinen bolumena nabarmen handitzen dira.

Ospakizun garaia baino gehiago, kontsumo-egunak dira hauek eta, neurri batean, horren isla dira hondakinak biltzeko edukiontziak ere. Horregatik, Ingurumen eta Mendiak Departamentutik errenteriarrak animatu nahi ditugu erosketak eta ospakizunak arduraz egitera.

Ingurumen-jarduerak

2015. urtean aldaketak izango dira Errenteriako hiri-hondakin solidoen bilketa-sisteman. Materia organikoa edo biohondakina errefuxetik bereizi ahal izango da, edukiontzi marroiak jarriko baitira. Horretarako, urte hasieran sentsibilizazio-kanpaina bat jarriko da abian sistema berri hori zuzen erabiltzeko.

Hala eta guztiz ere, Mendi eta Ingurumen Departamentutik, Gabonetako ludotekako programazioa baliatuta, hainbat tailer antolatu dira 5 eta 12 urte arteko neska-mutilak hondakinen prebentzioaren eta biohondakinak biltzeko edukiontzi marroia egoki erabiltzearen inguruan sentsibilizatzeko eta arlo bereko prestakuntza emateko (zeharka, horien senitartekoek jasoko dute).

Jarduerak Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan egingo dira eta haurrei zuzenduko zaizkie (5-12 urte). Asmoa da berrerabilera eta prebentzioa sustatzea eta bilketa-sistema berrira egokitzea. Horretarako, haurrek pintxoak egin eta sortutako hondakinak aztertu eta bereiziko dituzte. Mendi eta Ingurumen Departamentuak haur bakoitzari informazio-orri bat eta pintxoak etxera eramateko tupper bat emango dizkio.

Ingurumen-tailer hauek abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an eta 3an egingo dira, 11:00etatik 13:00etara, Merkatuzarren.

Errenteriako Gabonetako ludotekan biohondakinei eta hondakinen prebentzioari buruzko tailer bat egingo da

Urtero bezala, Gabonekin batera ospakizunak, topaketak eta asmo onak iristen dira. Auzo, denda eta biztanle guztiak urtearen amaierako eta egutegi berrirako gertakari nagusietarako prestatzen ari dira. Hala eta guztiz ere, egun hauetan, kontsumoa handitu egiten da, esparru guztietan. Apaintzeko argiak, otordu oparoak, opariak eta gabonsariak ohikoak dira egun hauetan eta, horiekin guztiekin, energia kontsumoa, planetaren berotzearen gaineko eragina, biodibertsitatearen murrizketa eta, nola ez, sortzen ditugun hondakinen bolumena nabarmen handitzen dira.

Ospakizun garaia baino gehiago, kontsumo-egunak dira hauek eta, neurri batean, horren isla dira hondakinak biltzeko edukiontziak ere. Horregatik, Ingurumen eta Mendiak Departamentutik errenteriarrak animatu nahi ditugu erosketak eta ospakizunak arduraz egitera.

Ingurumen-jarduerak

2015. urtean aldaketak izango dira Errenteriako hiri-hondakin solidoen bilketa-sisteman. Materia organikoa edo biohondakina errefuxetik bereizi ahal izango da, edukiontzi marroiak jarriko baitira. Horretarako, urte hasieran sentsibilizazio-kanpaina bat jarriko da abian sistema berri hori zuzen erabiltzeko.

Hala eta guztiz ere, Mendi eta Ingurumen Departamentutik, Gabonetako ludotekako programazioa baliatuta, hainbat tailer antolatu dira 5 eta 12 urte arteko neska-mutilak hondakinen prebentzioaren eta biohondakinak biltzeko edukiontzi marroia egoki erabiltzearen inguruan sentsibilizatzeko eta arlo bereko prestakuntza emateko (zeharka, horien senitartekoek jasoko dute).

Jarduerak Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan egingo dira eta haurrei zuzenduko zaizkie (5-12 urte). Asmoa da berrerabilera eta prebentzioa sustatzea eta bilketa-sistema berrira egokitzea. Horretarako, haurrek pintxoak egin eta sortutako hondakinak aztertu eta bereiziko dituzte. Mendi eta Ingurumen Departamentuak haur bakoitzari informazio-orri bat eta pintxoak etxera eramateko tupper bat emango dizkio.

Ingurumen-tailer hauek abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an eta 3an egingo dira, 11:00etatik 13:00etara, Merkatuzarren.

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2