Araudi aplikagarriaren babesean, konpainiako animalien gorpuak (nagusiki, txakurrak eta katuak) kudeatzeko zerbitzua, San Markoko zabortegian dagoen transferentzia-plantaren instalazioetan eskaintzen ari zena, amaitu da.
Araudi aplikagarriak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EE) 1069/2009 Araudia, giza kontsumorako erabiliko ez diren animalien azpiproduktuei eta produktuei (SANDACH) aplikagarriak zaizkien osasun-arauak xedatzen dituena; eta Batzordearen (EE) 142/2011 Araudia, 2011ko otsailaren 25ekoa, aurrekoaren aplikazio-xedapenak zehazten dituena, dira.
Ildo horri jarraiki, konpainiako animalietatik datozen gorputz osoak edo edozein zati 1. kategoriako materialtzat jotzen dira. Etxeko animalia da ohiz gizakiek elikatu edo mantentzen duten espezieetako edozein animalia, kontsumitzeko ez bada eta abeltzaintzarako erabiltzen ez bada.
1. kategoriako materiala 1069/2009 Araudiak 12. artikuluan aurrez ikusitako aukeraren bat erabiliz deuseztatu behar da. Hona hemen zein diren: errausketa eta beste batzuekin batera erraustea edo lurperatzea presioz esterilizatuta eraldatu ondoren. Aldez aurretik eraldatu gabe lurperatzen badira, agintaritza eskudunak baimendutako tokietan (maskotentzako kanposantu baimenduak) egin beharko da. Hurbiltasunaren eta azpiegituren eskuragarritasunaren irizpideetan oinarrituta, errausketa erabiltzen da. Erraustegiek hondakinak errausteko ingurumen-arloan organo eskudunaren baimena izaten dute edo animalia-osasunaren eremuan organo aginpidedunak esklusiboki baimentzen ditu, giza kontsumora bideratuak ez dauden animalien azpiproduktuak errausteko.
Ondorioz, aipatu azpiproduktuak sortzaileek kudeatu behar dituzte Eusko Jaurlaritzak animalien azpiproduktuak garraiatu eta, ondoren, tratatzeko baimendutako enpresa baten bitartez. Hain zuzen ere, enpresek SANDACHak tratatzeko baimena izan beharko dute.
SANDACHak garraiatzeko establezimenduen eta enpresen zerrenda honako loturan dago eskura:
Horren barruan, txakurrak eta katuak erraustez eta garraiatzez arduratzen diren establezimenduak ondoren zehazten dira:
Oialume bidea, 17
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 33 42 99
Mugikorra: 649 53 05 31
betizurekin@telefonica.net
Matsaria Industria Poligonoa 34, 2. – 2. solairua
20600 Eibar (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 20 70 24
Mugikorra: 678 08 90 88
lagun@laguncrematorio.com
Torrezar industria-poligonoa 01. P P-2 modulua
48410 Orozko (Bizkaia)
Telefonoa: 944 07 94 16
Mugicorra: 695 56 49 61
info@inade.eu
Sangroniz poligonoa
Iberre kalea, 10 etxabea 1. pabilioia
48150 Sondika (Bizkaia)
Telefonoa: 94 453 06 21
Mugikorra: 629 42 89 52
ibad@crematorioibad.com
Zumelzu errepidea, z/g
01195 Ariñez (Araba)
Telefonoa: 945 29 05 69