• Hasiera >
  • Berriak >
  • Aurreko berriak >
  • Añarbeko Aldura-Igantziko larretokian inbertsio berriak: 1.000 metrotako abere-itxitura eta pasabide kanadiarrak eraikitzeko lanak

Añarbe mendia betidanik udal-titulartasunekoa izan da, Aiako Harriko Parke Naturalean eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) sartuta egotearen onuraduna izanik, Natura 2000 Sarean babestutako baso-izaerako eremuan. Harizti eta pagadi natural zabalak eta Aldura-Igantziko larretokia hartzen dituen udal-mendia da.1731425185837

Mendiko larreek ekosistema bat osatzen dute, abeltzaintzaren bidez gizakiak sortu eta mantendu duena, eta mehatxatutzat jotzen dira Europan, abeltzaintza estentsiboa eremu menditarretan uzten ari delako. Horregatik, garrantzitsua da habitat hauek kudeaketa.

Badira hamarkada batzuk Foru Aldundia eta Udala gure herri-mendiaren erabilera desberdinak antolatzen hasi zirela: ehiza- eta kirol-jarduerak, ibilgailuen trafikoa, erabilera publikoa, erauzketa-jarduerak (egurgintza,...), etab.

Gainera, Parke Naturalaren Administrazioarekin, hau da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, urte hauetan abeltzaintza-arloan hainbat inbertsio egiten ari da: zuhaixka-landarediaren urteroko mozketa, uraskak eraikitzea, etab.

Aiako Harriko Eboluzio Naturaleko Eremuetan, besteak beste Añarbeko pagadietan eta hariztietan, ikerketa zientifikoa eta erabilera publikoa baimentzen dira soilik. Aldura-Igantziko udal larretokiari begira, gaur egun denera latxa eta sasi-ardi arrazetako bederatzi artaldek baimena dute igotzeko.

Hori dela eta, lehen fasean, Aldura-Igantziko larre-eremuan, Malbazarreko lepoaren eta Burkondoko bordaren artean, 1.000 metroko luzera izango duen abeltzaintza-itxitura egiteko obrak hasi dira. Lan horietan, gainera, pasabide kanadiarrak eta langak eraikiko dira, pertsonak eta txirringak errazago igaro daitezen, eta, aldi berean, azienda Añarbeko edo Oberan-Urdaburuko Eboluzio Naturaleko Eremuetan sar ez dadin (Donostiako Udalaren basoetan kalte berriak saihesteko).

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5