Europar Batasuneko eurodiputatuek 2024ko ekainaren 17an onartu zuten Natura Leheneratzeko Legea. Europako habitaten % 80a baino gehiago kaltetuta dago gaur egun eta legeak egoera horri aurre egiteko eta ekosistemak leheneratzeko oinarriak eta helburuak ezartzea du xede.IMG 7328

Legearen helburu nagusiak:

Natura Lehengoratzeko Legearen helburu nagusia EBn degradatutako ekosistemak berreskuratzea da, bereziki karbonoa harrapatu eta biltegiratzeko potentzial handiena dutenak, hala nola basoak, hezeguneak, mendiko belardiak eta estuarioak.

- Natura leheneratzeko neurriak martxan jartzearen bidez Europako itsas eta lur eremuen % 20a leheneratzea 2030 urterako, eta 2050 urterako leheneratzea behar duten ekosistema guztiak.
Estatu kideek euren lurraldeetako kaltetutako habitaten % 30a leheneratzea 2030 urterako, horien % 60 2040rako eta % 90 2050erako.

Bestelako helburuak ekosistemen arabera:

Legeak helburu zehatzak ezartzen ditu, aldi baterako zehaztutako esparruetan lortu beharko direnak, habitat babestuak eta espezie babestuak, itsas habitatak, hiri-ekosistemak, ibaien konektibitatea eta uholde-lautaden, polinizatzaileen, nekazaritza-ekosistemen eta baso-ekosistemen funtzio naturalak lehengoratzeko.

Polinizatzaileen populazioa:
- Polinizatzaileen populazioaren murrizketa etetea hemendik 2030era, eta haien populazioa handitzea urte horretatik aurrera.

Hiriko ekosistemak:
- Hiriko berdeguneen galera garbirik ez izatea hemendik 2030era eta espazio horien % 5eko igoera hemendik 2050era.
- Hiri guztietan % 10eko gutxieneko zuhaitz-estaldura.
- Eraikinetan eta azpiegituratan integratutako berdeguneen hazkunde garbia.

Nekazaritza ekosistemak:
- Biodibertsitatearen hazkunde globala.
- Joera positiboa belardi-tximeletetarako, nekazaritza-inguruneko hegaztientzako, landatutako lurren lurzoru mineralen karbono organikoarentzako eta dibertsitate handiko paisaia-elementuentzako.
- Nekazaritza-erabilerako lurretan eta zohikatza erauzteko eremuetan drainatutako zohikaztegiak leheneratzea eta hezetzea.

Baso ekosistemak:
- Biodibertsitatearen hazkunde orokorra eta joera positiboa baso-konektibitaterako, hildako egurrerako, garaikideak ez diren populazioetako basoen ehunekorako, baso-hegaztietarako eta karbono organikoaren erreserbarako.

Aipatutako helburuak lortzen laguntzeko, legeak estatu kideak behartzen ditu herrialde bakoitzaren egoera eta lehentasunetara egokitutako Lehengoratze- Plan Nazionalak egitera, zientzialariekin, alderdi interesdunekin eta herritarrekin lankidetzan. Plan horiek berrikusi eta berregin egin beharko dira 10 urtean behin. Gainera, gobernantzari buruzko arau espezifikoak ezartzen ditu (jarraipena, ebaluazioa, plangintza, txostenen aurkezpena eta betearazpena).

Espainian, aditu-talde batek 2021ean Azpiegitura Berdearen eta Konektibitate eta Leheneratze Ekologikoen Estrategia Nazionala egin zuen. Estrategia hori, beste aditu batzuek 2023ko uztaila eta aurtengo lehen hilabeteak bitartean egindako lanekin batera, plan nazionalaren oinarriak izango dira.

Iraila 2024
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6