Pasa berri den urteko azaroaren 30etik abenduaren 12ra bitartean Arabiar Emirerri Batuetan dagoen Dubai hiriburuan Klimaren Aldaketari buruzko Nazio Batuen hogeita zortzigarren Biltzarra ospatu zen.cop28

COP28 biltzarrean Estatuek azterketa sakon bat egin zuten, Pariseko Hitzarmena sinatu zenetik (2015) zenbateko aurrerapausoak eman dituzten aztertzeko klima larrialdiarekin lotutako 3 helburuak betetzeko ekintzetan:

- Berotzea mugatzeko ekintzetan.

- Kalteetatik babesteko eta klima-aldaketara egokitzeko neurrietan

- Estatuen arteko elkarlanean.

Pariseko Hitzarmenean aurrerapausoen inguruko balantze globala bost urtez behin egiteko konpromisoa dago jasota. Ildo honetan, Estatuek beren konpromisoak areagotzeko eta bide-orri egokiago bat zehazteko balio behar du prozesuak.

COP28 biltzarrean jasotako balantze globalaren akordio nagusiak hurrengoak izan dira:

- Berotegi-efektuko gasen munduko isurketak % 43 murriztu behar dira 2030 urterako, 2019 urtearekin alderatuta, berotze globala 1,5 ºC-ra mugatzeko.

- Ikatzaren energia pixkanaka ezabatzeko ahaleginak azkartzea eta sistema energetikoetan erregai fosilak ezabatzeko trantsizioa modu zuzen, ordenatu eta bidezkoan bultzatzea, herrialde garatuak buru direlarik.

- Energia berriztagarrien ahalmena hirukoiztea eta 2030 urterako energia-eraginkortasunaren hobekuntzak bikoiztea.

- Herrialdeei klima-aldaketaren aurrean duten erresilientzia indartzen laguntzea.

- Klimarako finantzaketa handitzea.

- Alderdi interesdun guztiak gaitzea klimaren aldeko ekintzan parte har dezaten; bereziki, Klima Ahalduntzeko Ekintzari buruzko ekintza-planaren eta Genero Ekintza Planaren bidez.

Bestalde, hainbat gizarte-eragileen arabera "erregai fosilei amaiera emateko helburu nagusia COP28aren azken testuan jasota dago, baina berriro ere idazketa nahasia du, eta horrek ez du beharrezko argitasunez ezartzen erregai fosilen bukaeraren helburua, bereizia eta argibide zientifikoekin lerrokatua.

COP hauen testu batean lehen aldiz agertzen den arren, erregai fosil guztietatik, industria kutsatzaileentzako subsidioetatik edo 2030ean isuriak erdira murrizteko beharretik aldentzeko beharra, akordio hori oso urrun dago egungo premiatik eta tenperatura globalaren igoera 1,5º C-tan mugatzeko gai izatetik".

Horrela, ekologistek testuan energia nuklearra, karbonoa harrapatzea eta beste irtenbide faltsu batzuk sartzea errefusatzen dute, eta fosilen mendeko sistema kapitalista errotik aldatu gabe, ezinezkoa izango dela justizia klimatikoa lortzea baieztatzen dute.

Azkenik, gehitzea Errenteriako Udalak indarrean duela Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza-Plana (KEIEP) 2020-2030, eta lanean ari dela energia kontsumoaren eta ondorioz sortutako berotegi efektuko gasen isurien murrizketan, energia berriztagarrien trantsizioan eta baita ere klima aldaketak eragiten dituen inpaktuen egokitzean.

 

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2