IrudiaDirulag2020Ekainean erdialdean Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Leihoen Renove plana eta etxetresna elektrikoen Renove plana argitaratu ditu, energia aurrezpena eta eraginkortasuna helburu. Bi laguntza hauetaz gain, aipatu beharra dago, azken hilabeteotan, EEEk hainbat diru-laguntza abian jarri dituela energia berriztagarrien alorreko instalazioak martxan jartzeko zein energia eraginkortasuna eta aurrezpena handitzeko jarduerak aurrera eramateko. Honela, laguntza hauekin, etxeetako leihoak berritzeko, eraginkortasun energetiko handiagoko hozkailu bat erosteko edo biomasako galdara erosteko aukera eskaintzen die EEEk herritarrei.

Diru-laguntza hauei esker kalitatezko energia sistema eraginkorraren eta karbono gutxikoaren aldeko trantsizioaren bidean aurreratu nahi da, CO2 isurpenak murriztuz eta klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduz.

Honakoak dira diruz-lagunduko diren lerroak eta jarduerak:

ETXETRESNA ELEKTRIKOEN RENOVE PLANA

  • A++ edo goragoko energia-eraginkortasuna duen hozkailua eta hozkailu-izozkailua.
  • A++ edo goragoko energia-eraginkortasuna duen izozkailua.
  • A++ edo goragoko energia-eraginkortasuna duen arropa-garbigailua.
  • A++ edo goragoko energia-eraginkortasuna duen ontzi-garbigailua.
  • A++ edo goragoko energia-eraginkortasuna duen lehorgailua.
  • A+ energia-eraginkortasuna duen labea.

Diru-laguntza deialdia 2020ko azaroaren 30era arte egongo da indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Informazio gehiago Oinarriak dokumentuan edo 946 620 302 telefonoan eskura dezakezu. Diru-laguntza honi atxikitako saltokien zerrenda ikusteko, sakatu hemen.

LEIHOEN RENOVE PLANA

  • Ezaugarri teknikoak eta bete beharreko baldintzak hauexek dira:

- CE markaketa edukitzea.

- 3 klaseko edo goragoko airearekiko iragazkortasuna.

- Metal-arotzerietan ezaugarri termikoak:

  1. Marko metalikoa, >= 16 mm-ko zubi termikoaren hausturarekin (ZTH).

  2. 16 mm-ko edo goragoko beira bikoitza gasdun ganberarekin (% 90 argona, kriptona edo xenona) eta barneko beira isolamendu termiko indartuarekin (ITI) Uv-ren balioa (beiraren transmisio-faktore termikoa) <= 1,0 W/m2K izanik.

- PVCzko, egurrezko edo bestelako materialezko arotzerietan ezaugarri termikoak:

  1. 16 mm-ko edo goragoko beira bikoitza aire-ganberarekin eta barneko beira isolamendu termiko indartuarekin (ITI) Uv-ren balioa (beiraren transmisio-faktore termikoa) <= 1,4 W/m2K izanik.

  • Leiho edo/eta ate-leiho berriak instalatu ondoren aurkeztu behar dira diru-laguntza eskaerak, eta beste dokumentu batzuen artean, ordezkapenaren aurreko eta ondorengo argazkiak eta horien ordainketa egin dela justifikatzeko fakturak eta agiriak aurkeztu beharra dago.

Diru-laguntza deialdia 2020ko azaroaren 30era arte egongo da indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Informazio gehiago Oinarriak dokumentuan edo 946 620 302 telefonoan eskura dezakezu.

IBILGAILUEN RENOVE PLANA

  • Ibilgailu arin elektriko puruak.
  • Entxufa daitezkeen ibilgailu arin hibridoak edo autonomia handituta duten ibilgailu elektrikoak.
  • Ezin entxufa daitezkeen ibilgailu hibrido arinak.
  • Gas naturala darabilten ibilgailu arinak.
  • Hidrogenoa darabilten ibilgailu arinak.
  • Petrolio Gas Likidotuak darabiltzaten ibilgailu arinak.
  • M1 kategoriakoak izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilten ibilgailuak, A energia-kalifikazioa dutenak.
  • N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-tik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 114 gr CO2-tik beherako maila duena.
  • N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-ko edo hortik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 184 gr CO2-tik beherako maila duena.

Diru-laguntza deialdia 2021ko urtarrilaren 17ra arte egongo da indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Informazio gehiago hemen edo 944 035 600 telefonoan eskura dezakezu. Ibilgailuen energia sailkapenari buruzko informazioa: http://coches.idae.es/base-datos/marca-y-modelo.

GARRAIO ETA MUGIKORTASUN ERAGINKORRA

  • 1. NEURRIA. MOTOR BIDEZKO IBILGAILUAK

- 1.1 LINEA: Ziklomotor elektrikoak

- 1.2 LINEA: Ibilgailu astun elektriko puruak eta hibrido entxufagarriak

- 1.3 LINEA: Material mugikor elektrikoa

- 1.4 LINEA: Gas naturaleko ibilgailu astunak

- 1.5 LINEA: Ibilgailu astunak gas naturaleko ibilgailu bihurtzea

- 1.6 LINEA: Gas naturaleko material mugikorra

- 1.7 LINEA: Hidrogenoko ibilgailu astunak

- 1.8 LINEA: Hidrogenoko material mugikorra

  • 2. NEURRIA. KARGA ELEKTRIKOA ETA ERREGAI ALTERNATIBOAK.

- 2.1 LINEA: Eraikinetako garaje kolektiboetan enbor-instalazioak

- 2.2 LINEA: Ibilgailu elektrikoa kargatzeko puntuak

- 2.3 LINEA: Gas naturalez edo hidrogenoz hornitzeko instalazioak

  • 3. NEURRIA. BIZIKLETAREN SUSTAPENA.

- 3.1 LINEA: Bizikletaren erabilera lan-arloan sustatzea

- 3.2 LINEA: Kargako trizikloak

- 3.3 LINEA: Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak

- 3.4 LINEA: Bizikletak segurtasunez aparkatzea

  • 4. NEURRIA. ENERGIA AZTERLANAK.

- 4.1 LINEA: Floten energia auditoriak eta azterlanak

  • 5. NEURRIA. PROIEKTU BEREZIAK.

- 5.1 LINEA: Proiektu bereziak

Diru-laguntza deialdia 2021ko urtarrilaren 17ra arte egongo da indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Informazio gehiago hemen edo 944 035 600 telefonoan eskura dezakezu.

AUTOKONTSUMO ELEKTRIKORAKO

  • Sare elektrikotik bakartu edo isolatutako instalazio berriak; fotovoltaikoak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak izan daitezke. Haietan instalatutako potentzia izendatua ezin da 250 kW baino handiagoa izan.
  • Sare elektrikora konektatutako instalazio berriak:

- Sare elektrikora konektatutako instalazio fotovoltaiko berriak, autokontsumoa xedearekin, indarrean dagoen araudiaren arabera..

- Sare elektrikora konektatutako instalazio berriak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak, baldin eta sortzeko instalatutako potentzia izendatuak 1 MW gainditzen ez badu.

Diru-laguntza deialdia 2021ko urtarrilaren 17ra arte egongo da indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Informazio gehiago hemen edo 944 035 600 telefonoan eskura dezakezu.

BIOMASA INSTALAZIOAK

  • Galdara-gela berriak, eta bertan biomasa beroa ekoizteko (ur beroa, ur birberotua edo lurruna), eta, hala badagokio, hotza ekoizteko, ustiapen termikoa sortzeko erabiliko da: Potentzia izendatua > 70 kW.
  • Galdara-gela berriak, eta bertan biomasa beroa ekoizteko (ur beroa): potentzia izendatua 20 kW-ekoa edo handiagoa izango da (=>20 kW), eta gehienez ere 70 kW-eraino.
  • Aire beroa ekoizteko galdarak: Potentzia izendatua >70 kW-ekoa.
  • Lehendik dauden district heating erako instalazioei konexio berriak.
  • Erregai konbentzionaleko erregailuen ordezkapena, eta galdaren egokitzapena, biomasa-erregailuen bitartez: Potentzia izendatua >70 kW-ekoa.

Diru-laguntza deialdia 2021ko urtarrilaren 17ra arte egongo da indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Informazio gehiago hemen edo 944 035 600 telefonoan eskura dezakezu.

HIRUGARREN SEKTOREAN ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN ETA EGUZKI TERMIKOAREN ALDEKO INBERTSIOAK

  • Energia eraginkortasunaren alorrean:

- Energia kudeatzeko sistema integralen ezarpena (SIGE).

- Egungo eraikinetan energia-instalazioak berritzea.

- Barneko argi-instalazioen berritzea. Energia eskari primarioaren 3 tep/urteko gutxieneko energia aurrezpenaren muga ezarri da.

- Kanpoko argi-instalazioen berritzea. Energia eskari primarioaren 3 tep/urteko gutxieneko energia aurrezpenaren muga ezarri da.

- Baterako sorkuntza instalazio berriak.

- Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz eta UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarritutako energia kudeatzeko sistemak abiaraztea.

  • Eguzki termikoaren alorrean:

- Eguzki-instalazio termikoak.

Diru-laguntza deialdia 2020ko urriaren 31ra arte egongo da indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Informazio gehiago hemen edo 944 035 600 telefonoan eskura dezakezu.

GEOTERMIA INSTALAKUNTZAK

Geotrukaketa instalazio berriak. Beroa sortzeko ekipoak bero-ponpa geotermikoak tipifikazioaren arabera izango dira beroa ekoizteko (ur beroa, ur birberotua edo lurruna) eta/edo hotza.

  • Zirkuitu zabaleko instalazio geotermikoa (berinjekziorik gabe): > 70 kW.
  • Zirkuitu zabaleko instalazio geotermikoa (berinjekzioarekin): > 70 kW.
  • Zirkuitu itxiko instalazio geotermikoa trukaketa horizontalarekin: > 70 kW.
  • Zirkuitu itxiko instalazio geotermikoa trukaketa bertikalarekin: > 70 kW.
  • Zirkuitu itxiko instalazio geotermikoa trukaketa bertikalarekin: < = 70 kW.
  • District heating-coling erako konfigurazioa duten geotermia-instalazioak: > 70 kW.
  • District heating-cooling konfigurazioaren araberako geotermia-instalazioetara konexio berriak

Diru-laguntza deialdia 2021ko urtarrilaren 17ra arte egongo da indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Informazio gehiago hemen edo 944 035 600 telefonoan eskura dezakezu.

Informazio gehiagorako sakatu www.eve.eus webgunean.

Apirila 2024
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5