Zer da Alkateen Ituna eta Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana?
Alkateen Ituna sinatzen duten herriek eta hiriek ekintza-plan bat aurkezteko konpromisoa hartzen dute, Ituna sinatzen duten egunetik urtebeteko epean. Ekintza-plan horiek azaltzen dituzte zer-nolako bideak jorratuko dituzten CO2 emisioak %20 murrizteko 2020. urteari begira. Alkateen Itunaren konpromisoek herri edo hiriaren eremu geografiko osoan eragina dutenez gero, ekintza-planek herri edo hirietako sektore publiko eta pribatuekin zerikusia duten erabakiak edo neurriak jasotzen dituzte.
Errenteriak energia iraunkortasunerako Diagnosia eta Energia Iraunkortasunerako Ekintza-plana (EIEP) osatu eta 2015eko maiatzean onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak.
Alkateen Itunean atxikitutakoa jarraitzeko, derrigorrezkoa da, onartu eta bi urtera EIEP dokumentuaren jarraipena eta eguneraketa egitea. Hori dela eta, 2017. Urtean udalak ekintza-planaren erribisioa landu zuen ekintzen ezarpen mailaren azterketa orokorra egiteko asmoz. Azterketa horren ondorioz honako aldaketak jasan ditu dokumentuaren ekintza-planak:
- 3 ekintza ezabatu dira
- Ekintza batzuen helburuak berrikusi egin dira
- Ekintza berri bat sartu da: Papresa enpresak egunero araztegira botatzen duen uraren beroa aprobetxatzeko pausuak ematea.
- Oarsoaldeko energía planean dauden ekintza batzuk Errenterian ezartzea
Errenteriako Energia Iraunkorrerako Planaren 1. Eguneratzea eta jarraipena (EIEP) 2018ko uztailean onartu zen; guztira 80 neurri biltzen ditu, 8 lerro estrategikoetan banatuta. Era berean, neurri horiek 3 alor ezberdinetan martxan jartzen dira: udaletxea, bizitegiak eta zerbitzuak.
Non gaude eta nora goaz?
Oinarri urtean (2007) Errenterian, industria alorra kontuan hartu gabe, 174.661 tona CO2b isuri ziren (CO2b = CO2 baliokide). EIEParen ezarpenari esker, 2020 urterako isurpen hauek %20 murriztea espero da, hau da, 139.729 tona CO2b isurtzea, urte horretarako aurreikusten diren 183.487 tona CO2b-tik aldenduz.
Ildo estrategikoak
EIEPa jarraian zehazten diren zazpi ildo estrategikoetan banatua dago: hondakinak, inguru naturala, lehen sektorea, mugikortasuna, ura, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak.
Zer suposatzen du CO2b tona batek?
Indiar batek urtean batez beste tona bat CO2b isurtzen du, europar batek 10 tona CO2b eta amerikar batek 20 tona CO2b baino gehiago. Tona bat CO2b ere 4.700 kilo patata sortzerakoan isurtzen da, 1.200 kilo ogi egiterakoan edota 100 kilo behi-haragi egiterakoan.
Dibulgazio-materiala
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Diagnosia | Ekintza-plana | Laburpena | DiptikoEIEP | TriptikoaEIEP |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|
Eguneratzea eta Jarraipena | DiptikoJarraipena | 2017/18 Jarraipen Txostena | 2017/18 Jarraipen-eskuorria |