Errenteriako anfibio eta narrastiak ardatz dituen ikerketa lanari 2013. urtean ekin zitzaion. Hiru urteren buruan bildu eta jasotako emaitzak 2016an landu eta argitaratuko diren arren, dagoeneko esku artean dauden emaitzak herritarrei azaltzeko hemendik urte amaierara, Aranzadi Zientzia Elkarteak Errenteriako udalarekin elkarlanean, hainbat dibulgazio ekintza gauzatuko ditu.
Dibulgazio-ekimenak
Guztira hiru ekimen desberdin antolatuko dira; bi mendiko txango eta argazki erakusketa bat.
Bi ekimen hauetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, idazkaritza@aranzadi.eus helbidera email bat igorriz edo 943 466 142 telefonora dei eginez.
Aranzadi Zentzia Elkarteko herpetologia saila
Horrez gain, azaroaren 30etik abenduaren 12ra, Xenpelar Kultur Etxeko erakusgelan, Errenterian eta inguruetan topa daitezkeen anfibio eta narrasti espezieei buruzko argazki-erakusketa egongo da ikusgai. Ramon Aranbarri argazkilariaren irudiak Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia sailak prestatutako edukiekin antolatuko da erakusketa.
*Oharra: eguraldia dela eta azaroaren 8ko narrastien irteera egiterik ez balego, trukean erakusketan zehar bisitaldi gidatua burutuko litzateke, irteera hurrengo udaberrirako utziz.