• Hasiera >
  • Berriak >
  • Oiartzun ibaiaren Paisaiaren ekintza-plana aurkeztuko da asteazkenean
  • Añarbeko Baso-Erreserba (Natura 2000 Sarea)Añarbeko Baso-Erreserba (Natura 2000 Sarea)
  • AzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Pasaiako PortuaKutsadura atmosferikoa
  • GarbiguneaGarbigune txikia
  • BerdeguneaZumardia

prentsaurrekoa río Oiartzun2Errenteriako Udalak ibaiaren inguruneko Paisaiarekin ekintza-plana gauzatu du. Errenteria 2025 Plan Estrategikoa oinarritzat duen Plan honek 12 ekintza eta 47 proposamen biltzen ditu.

Planaren zehaztapenean udalerriko hainbat eragilek hartu dute parte: kirol elkarteek, talde ekologistek, bizilagun elkarteek, etab. Hain zuzen ere, partaidetza horrek planari balio gehigarria ematen diola azpimarratu du Bernar Lemosek (hirigintza eta hiri-mantenuko zinegotzia), Jose Cruz Legorbururekin (Ingurumen zinegotzia) eta Javier Belzarekin eta Estela Betetarekin (plana osatu duten Ekogarapen enpresako teknikariak) eman duten prentsaurrekoan

Ondoren Ingurumen zinegotziak hartu du hitza: degradazio handiko garaien ostean, Oiartzun ibaia ingurumen-kalitateko eremua da. Garai bateko estuarioa berreskuratzea ezinezkoa bada ere, hobetu egin daiteke. Bide honetan, landu duten planak lau helburu nagusi ditu. Alde batetik, Oiartzun ibaiaren inguruneko paisaia babestea eta honi balioa ematea. Bestetik, eremuaren kudeaketa eraginkor bat egitea, paisaiaren kalitatea areagotuz. Hirugarrenik, bizi kalitatea hobetzea eta parte-hartze aktiboa sustatzea. Eta azkenik, administrazio publiko ezberdinen jarduerak koordinatzea.

Ekintza-planak Errenteria eta Oiartzun udalerrien arteko mugan hasi eta Kaputxinoetaraino doan ibaiaren zatia hartu du kontuan. Belzaren arabera planean biltzen diren proposamen guztiak bideragarriak dira.

OiartzunIbaia2

Gaurko aurkezpenean Lemosek planak jasotzen dituen zenbait ekintzen garapena azaldu du, besteak beste: saneamendu-sarea osatzea eta isuri kutsagarriak saihestea; erreka eta Kaputxinoetako tunelaren eta behatoki panoramikoen arteko oinezkoentzako lotura bat; errekaren nabigagarritasuna berreskuratzea; edota uretako jardueren udal zentroa berraktibatzea.

Errenteriako Udalak, urriaren 7an (asteazkena), 19:00etan, Reyna Aretoan egingo den batzar irekira gonbidatu ditu herritarrak, bertan planaren xehetasunak azalduko baitituzte.

Azken Berriak:

25 December 2024

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5