Uztailaren 1-11 bitartean, Xenpelar Etxean, Oiartzun ibaiaz eta bere erriberaz gozateko denbora-bidaia egiteko izango da erakusketa baten bidez. Erakusketak Errenteriak azken ehun urteetan izandako inguruneko eta hirigintzako eraldaketa erakusten digu.
Gamon zumardiko, Iztietako, Gabierrotako, Fanderiako irudiek, lantegiek, ibaiaren erabilerek, uholdeek... paisaia bizi bat osatzen dute, etengabe aldatzen ari dena. Horrez gain, leku hori konpartitzen duten pertsonak ere argazki horietan azaltzen dira.
Argazkiak herriko artxibo historikoetatik hartuak dira eta, garai ezberdinetan, airetik ateratako bistak ere ikusgai daude, denboran zehar ibai-eremuak jasandako aldaketak agerian utziz. Herritarrek aurkeztu dituzten argazkiak ere erakusketa honen parte izango dira eta, horietan, ibaiko eta estuarioko egungo eta antzinako txoko bereziak erakusten dira.
Erakusketa Errenteriako Mendi eta Ingurumen Sailak antolatu du, eta osatzen ari den "Paisaiaren Ekintza-plana Oiartzun ibaiaren ingurunean" delakoaren parte da. Bisitaldiak egiteko ordutegia honakoa da: 17:00etatik 20:00etara (astelehenetik larunbatera). Deskargatzeko PDF-a