• Hasiera >
  • Berriak >
  • Aiako Harriko narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteera gidatua
  • Añarbeko Baso-Erreserba (Natura 2000 Sarea)Añarbeko Baso-Erreserba (Natura 2000 Sarea)
  • AzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Pasaiako PortuaKutsadura atmosferikoa
  • GarbiguneaGarbigune txikia
  • BerdeguneaZumardia

Maiatzaren 24an (igandea), Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioaren eskutik, Aiako Harria Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua aurkitu daitezkeen narrasti eta anfibioak ezagutzeko aukera izango da. Bisita honetako azalpen eta gida lanak Ander Izagirre adituak beteko ditu.

IrteerenKartela2015Adin guztientzat dago pentsatua jarduera hau, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Aiako Harrian ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko eta gure ingurumena babesteko. Aralar, Pagoeta eta Aizkorri-Aratzeko narrasti zein anfibioak ezagutzeko bisitak ere antolatu dira.

Irteerarako elkartze gunea Listorretan izango da, goizeko 11:00etan. Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 180 335 / 688 895 069, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

Helduentzat 5 euroko prezioa izango du eta, 12 urtez azpikoek zein taldeek berriz, 3 euro ordainduko dute.

Azken Berriak:

20 September 2024

Iraila 2024
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6