4.221 familiak eman dute izena edukiontzi marroiaren bidez biohondakina gaika biltzeko kanpainaren lehen bi asteetan.
Kanpaina honen lehen bi asteetan nabarmen gainditu dira hasierako aurreikuspenak, edukiontzi marroiaren bidez materia organikoa gaika biltzeko kanpainan herritarrek duten parte-hartzeari dagokionez. Parte hartzen duten 4.221 familia horiek Errenteriako familien %25 dira. Bilketa-zerbitzu berri honetan izena ematen ari diren familiak Errenteriako auzoetan barrena dabilen informazio-gune mugikorrera edo Udaletxeko arkupeetako bulegora jo dute material hau jasotzera: edukiontzia zabaltzeko txartel elektronikoa, ontzi bat, poltsa konpostagarriak eta birziklatzeari buruzko gida bat, udalerriko gaikako bilketari buruzko informazioa ematen duena.
Iformazio-gune mugikorra auzoetan barrena ibiltzen den heinean instalatuko direla edukiontzi berriak. Horrela, bada, dagoeneko martxan da auzo hauetan: Gabierrota, Lartzabal, Fanderia, Agustinak, Gaztaño, Olibet-Etxeberrieta, Iztieta, Alaberga eta Galtzaraborda.
Edukiontzi marroian bilduko dira jatorri organikoko hondakinak, etxeko hondakinen guztizkoaren % 40, hain zuzen, eta horrek nabarmen handituko du ekimen honetan parte hartuko duten familien birziklatze-portzentajea. Hartara, familia horiei aitortu behar zaie Ingurumenarekiko sentsibilitate handia eta Errenterian birziklatzea handitzen laguntzeko jarrera bikaina dutela.
Azkenik, materiala jaso duten familiei gogoratu nahi diegu txartel elektronikoarekin hiriko edozein edukiontzi marroi zabal dezaketela, edozein ordutan eta behar hainbestetan; poltsak itxita bota behar direla, eta poltsa konpostagarriak soilik erabil daitezkeela edukiontzi marroietarako.