Ingurumen Sailak lan-esparru zabala hartzen du. Bere eskumenak honakoak dira:
Ingurumen txostenak:
- Txostenak ematea eta ingurumen alorretako espedienteak gainbegiratzea, esatebaterako:
- Plan, programa eta proiektuen ingurumeneragina ebaluatzeko prozedura.
- Premiak detektatzea, ingurumen programak eta proiektuak analizatu eta garatzea.
- Ingurumen afekzioen inguruko proiektuak, jarduerak era baimenak.
- Ingurumen alorreko diru-laguntza publikoen espedienteak.
- Bestelakoak.
Natura Ingurunea eta Landa Garapena:
- Lurzoru Urbanizaezina.
- Babestutako Guneak Kudeatzea: Aiako Harria Natur Parkea, Lau Haizeta Parkea, Natura 2000 Sarea, Ekologia Korridoreen Sarea, ...
- Udal jabetzako mendiak, baso sailak, landa parkeak, eta erabilera publikoko eremuak kudeatzea.
- Udal jabetzako mendiak, baso sailak, landa parkeak, eta erabilera publikoko eremuak kudeatzea.
- Lurzoru urbanizaezinean hirigintza diziplina kontrolatzea: lizentziak, isurketak, betelanak eta zabortegiak, baimenik gabeko lizentziak,...
- Bioaniztasunerako proiektuak eta programak kudeatu eta koordinatu: mendiak larreak, baso-politika, zinegetika eta naturaren babesa, lurreko eta uretako habitatak, baso flora eta faunaren eta espezie exotiko inbaditzaleak.
- Basozainaren zerbitzua antolatzea.
- Aisialdirako eremuen erabilera publikoa kudeatu eta kontrolatzea, hala nola Mendi Bideen Udal Sarea, Santiagorako barneko Bidea, Estazio Megalitikoak, baso bordak, ...
- Bide publiko, mugatze eta mugarritzeen Udal Sarea kudeatzea (udalerria, Añarbeko EPM, lurzoru urbanizaezineko ondare partzelak,...), etab.
- Oinezkoen eta ziklistentzako udal sarea kudeatzea.
- Landa Garapenerako eta lehen sektorerako programak gainbegiratzea, eta nekazaritzako eta abeltzaintzako praktikak eta ustiapenak kontrolatzea.
- Bestelakoak.
Iraunkortasuna:
- Energia-iraunkortasuna, hondakinak eta natura baliabideak.
- Ingurumena babestea.
- Kutsadura ebaluatu, aurreikusi eta murriztu: lurzorua, ura, eguratsa.
- Hondakinak (aurreikusi, birziklatu, konpost egin,...), energia, ura, bioaniztasuna, lurralde politika eta udal planeamendua, mugikortasun iraunkorra, babes bereziko guneak, kutsadura, iraunkortasuna, klima aldaketa, ...
- Energia kudeatzeko programak: energien kontsumoa eta hornikuntzak aztertu eta ebaluatu, energia auditoriak, aurrezteko neurriak, etab.
- Baliabide naturalak eta energia berriztagarriak.
- Renteria S.A. Zentral Hidroelektrikoa.
- Iraunkortasunerako prozesuak sustatzea: Tokiko Agenda 21, Udalaren Ingurumen estrategia, politika berdea erosi eta kontratatzeko udal politika, ...
- Ingurumenaren alorrean parte-hartze publikoa kudeatu: Ingurumenaren Aholku Kontseiluarekin (IAK) koordinatuz, eta gizarte eragileekin eta ekologia erakundeekin harremanak.
- Ingurumenaren komunikazio, informazio eta hezkuntza programak diseinatu eta garatzea.
- Ingurumenarekin erlazionatutako Udalez gaindiko instituzion parte-hartzea eta jarraipena egitea: Udalsarea 21, ADR, Behemendi, San Markoko Mankomunitatea, Pasaiako Portuko Agintaritza, Aiako Harriko NPren Patronatua, ...