OiartzunIbaiaUraren Euskal Agentziak abenduaren 22ra arte zabaldu du 2022-2027 aldirako Plan Hidrologikoaren informazio eta kontsulta publikorako aldia. Honenbestez, interesatutako herritar eta eragileek ekarpenak aurkeztu ahal izango dizkiote Planari. Dokumentazioa ondorengo webgunean kontsultatu daiteke: www.irekia.euskadi.eus.

Plan hidrologikoaren irismena

Uren arloko plangintza-prozesua da, eta Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrologikoa deituriko arroen eremuan uraren arloan jarduteko jarraibideak, araudia eta neurriak ezartzen ditu. Eremu horretan biltzen da Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren % 85 baino gehiago.

Plan Hidrologiko horren baitan beste bi dokumentu ere jasotzen dira:

Plan Hidrologikoaren Proiektuak zenbait jarduketa-neurri jasotzen ditu, eta horien artean dago 2022tik 2027ra bitartean egin beharreko inbertsioen zerrenda, hornidurari, saneamenduari, uholdeen aurkako babesari eta ibai-ibilguak leheneratzeari dagokienez oinarrizko azpiegituren defizita arintzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak (Uraren Euskal Agentziaren bidez) eta Estatuko Administrazio Zentralak egin beharreko inbertsioa 464 milioi eurokoa da. Zenbateko horri foru-aldundien eta partzuergoen inbertsioak gehituko zaizkio, informazio eta kontsulta publikoko prozesuan integratuko direnak.

Aipatu behar da, Plan Hidrologikoaren Proiektua egin den aldi berean, URA partaidetza-prozesu bat garatzen ari dela EUDELekin, foru-aldundiekin eta partzuergoekin, Plan Hidrologikoaren Proiektua hobetzeko hausnarketa, iradokizunak eta ekarpenak partekatzeko.

Abendua 2021
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2