IbaiPaisaiakPortada 1

2015eko abenduaren 2an, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen paisaiaren ekintza-planak Oiartzun ibaiak Errenteriako hiri-gunea zeharkatzen duen tartean ibai-eremua birgaitu eta biziberritzea du helburu. Guztira esparru ezberdinak jorratzen ditu 12 ekintza eta 47 garapen-proposamenetan, besteak beste: hobekuntzak hirigintza, ingurumen eta gizarte arloetan, hondatutako eremuen berreskuratzea, elementuen edertzea, edota biztanleriak eremuaz gozatzeko ekintzak sustatzea.

Udalak ekintza-plan hori dinamizatu nahi du 2016an, eta horretarako proposatzen diren ekintzak progresiboki sustatuko ditu. Horretarako, informazio bitartekoa eta parte hartzerako gune bat izateko, Ibai-paisaia buletina sortu du Udalak.

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30