Gipuzkoa ekialdean kokatuta, Errenteriako Udalaren jabetzakoa den aisialdirako eremu hau Aiako Harriko (Natura 2000 Sarea) Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) sarreretako bat da.
Zonaldea, erabilera publiko eta egonaldi gehien dituen Gipuzkoako aisialdi-gune garrantzitsuenetakoa da. Hori dela-eta, eguraldiak laguntzen duen udako asteburu eta jai-egunetan, gehiegizko bisitari-kopuruengatik arazoak egon daitezke.
Eremu hobetan Udalak erabiltzaileen eskura jarritako hainbat zerbitzu daude: taberna-kantina, komunak, mahaiak eta eserlekuak, iturriak, natura eta kultura arloko jarduera eta bisita gidatuak, erretokiak, hondakinen gaikako bilketarako gunea, haurrentzako jolas-eremua, aparkalekua, autokarabanan doazenentzako atseden-eremuak eta hauen ur-zikinak husteko lekuak, Natura-parkearen udako Informazio-bulegoa, etab.
Jarraian dituzun PDFetan udako Informazio-bulegoaren ordutegiak ikus ditzakezu, eta baita indarrean dauden eremu honetako Erabilera Publikorako 2016tik aurrerako Araudia ere: