Errenteria klima-aldaketaren eraginez gerta daitezkeen inpaktuak eragozteko, udaletxeak Klima-aldaketari Egokitzeko Plan bat garatu du. Planaren lehenengo pausua Errenteriak klima aldaketaren aurrean duen ahultasunaren analisia burutzea izan zen. Horretarako, gaur egungo klima zein etorkizuneko proiekzioak aztertu ziren. Fase horretan klimaren eboluzioa 2100. urterarte aztertu zen eta klimak Errenteriako alor ahulenetan eragin ditzakeen inpaktuak ikertu ziren (azpiegiturak, ura, biodibertsitatea eta herritarrak).
Analisiaren ondorioen artean hauek topa ditzazkegu:
Diagnostikoaren ondorioetan oinarrituz, Egokitze-plana landu da. Planak 3 helburu orokor ditu: (1) Errenteriako biztanleria klima-aldaketara egokitzea; (2) Klima-aldaketa integratzen dune udal kudeaketa arduratsu garatzea; (3) Klima-aldaketarekiko erresilientea den udalerria diseinatzea. Helburuak 32 ekintza osatzen ditu, osasunaren, hirigintzaren eta ingurumenaren gisako arloetan ezartzeko helburuarekin.
![]() |
![]() |
|
Diagnosia. Ulertzeko erraza | Egokitzapen Plana | Laburpena |