Bere ezaugarri garrantzizkoenen artean honakoak aipatu daitezke:
Iturria: www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus
Nola garatzen da EA2030 ekimena?
Eskolek urtero gai bat hautatzen dute programa honen bitartez garatzeko (ura, energia, hondakinak, ...). Honela, gai horren inguruko sentsibilizazioa eta motibazioa bilatzen dute, bai eskola barruan zein kanpoan. Era berean, gaiaren araberako diagnosia osatzen dute eskolek, bai eskola mailakoa, bai herri mailakoa. Honela, gaiaren ikuspegi orokorra jasotzen dute ikasleek. Behin eskolako eta herriko argazkia dutenean, urtez urte hobetzen lagunduko dien ekintza plan bat osatzen dute.
Lan hori guztia, ordea, ez dute eskolek beraientzako gordetzen: ikasturte amaieran, eskoletako ikasle ordezkaritza batek egindako lana aurkezten diete Udal-ordezkariei. Horretaz gain, diagnosian oinarrituz eskolek hobetzeko asmoz hartutako konpromisoak eta, maila berean, Udalak herriko egoera hobe dezan, eskolek Udalari egiten dizkioten hobekuntza-proposamenak helarazten dizkiete. Udal-ordezkariek ikasleek aurkeztutako proposamen hauek jaso eta aztertzen dituzte, hurrengo ikasturte hasieran antolatu ohi den udal audientzia berrian erantzun bat emateko.