EstazioaLezoAirearen kalitatea herritarren bizi-kalitatean eragina duen eragileetako bat da, hau, ageriago geratzen da hiriguneetan kutsadura atmosferikoaren eragin kaltegarria nabarmenagoa baita. Errealitate honen ondorioz, herritarrek atmosferaren baldintzak zeintzuk diren jakin nahi dute, hori dela eta udalak ikerketa bat egitea esleitu dio Euskal Herriko Unibertsitateari.

Proiektua urrian abiatu da eta neurtzeko ekipoak Olibet-Etxe Berriak auzoan jarri dira. Urtebeteko iraupena duen proiektu honek airearen kalitatea neurtzen dituen parametroak aztertu eta ikertuko ditu (suspentsioan dauden aerosolak, HAPak...) eta era berean udalerriko informazioa eguneratzeko balioko du.

Zientzia Kimikoetako Fakultatearen lantaldeak aire kalitateak 90eko hamarkadaren amaieratik izandako bilakaera aztertuko du. Aldi hartan Errenteriako airearen osagaiak sakon ikertu zituen, eta geroago, 2007an ikerlan berria jorratu zuen, N-1 errepide zaharraren zeharbidea kendutakoan herrian aldaketak izan eta gero.

Oraingo ikerlanarekin Errenterian arnasten den airearen kalitatearen ezaugarriak aztertu eta informazio eguneratua emango da, Ingurumena eta Osasun publikoa hobetzeko xedez.

Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1