Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak urrirako antolatu duen ekintza hauxe izango da:
URRIAK 19:
Hilabete honetako jarduera berezia, Oiartzun ibaiko iturburuetatik ibilbide gidatua izango da. Guztira, 5 km inguruko mendi ibilaldia izango da, Fanderiako errota mugiarazten zuten Oiartzun ibaiko uren jatorriaren ingurutik. Oiartzungo Ergoien auzoko Portuberriko ur araztegitik abiatuko da ibilbidea eta 10:00etatik 13:00etara arte izango dela aurreikusten da. Doako jarduera izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.
Informazio gehiagorako eta izena emateko:
• turismoa@oarsoaldea.eus / 943 494 521
• galemysfanderia@gmail.com / 690 720 264