Honakoak dira Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak martxorako antolatu dituen ekintzak:
MARTXOAK 9-10:
Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburua izanik, errota irekita egongo da 10:30etik 14:00etara bitartean. Errota doan bisitatu eta martxan ikusi ahal izango da, baita errotaren historiari eta inguruetako natura-ondareari buruzko erakusketa iraunkorra ere.
MARTXOAK 30:
Hilabete honetako jarduera berezia gure IBAIKO URAK AZTERTZEKO TAILERRA izango da. Aste Santuko opor egunetan egingo den ekintza hau 6 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzenduta egongo da eta 10:30etik 12:30era bitartean egingo da Oiartzun ibaia Fanderiatik pasatzen den gunean. Elkartze puntua Fanderiako Errota izango da. Jarduera hau doakoa izango da eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago.
ASTE SANTUA:
Martxoaren 28, 29 eta 31ean ere errota doan bisitatzeko eta martxan ikusteko aukera egongo da 10:30etik 14:00etara arte.
Informazio gehiagorako eta izena emateko: