Hegaztien Nazioarteko Egunaren harira, herriko hegaztiak ezagutzeko tailerra antolatu du urriaren 16an Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Bertaratzen direnek txori mota ezberdinen kantuak identifikatzeko, behaketarako aholkuak jasotzeko eta habia kutxa zein janlekuak egiteko aukera izango dute goizeko 11:00etatik 14:00ak bitartean. Tailerra doakoa da eta publiko orori zuzenduta dago, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Horretaz gain, asteburu honetan, hileko bigarren asteburu guztietan bezala, Fanderiako Errotak bere ateak zabalik izango ditu 10:30etatik 14:00etara, bere barrualdea eta funtzionamendua ezagutu nahi dituenarentzat.
Informazio gehiagorako eta izena emateko: