Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) udako ardueren egutegia aurkeztu du.
- Abuztuaren 21a (11:00 - 13:30): Fanderiako Errotaren marrazki lehiaketa. Nahi den teknika erabili dezakete parte hartzen duten pertsonek. Gainera, errotan bertan egongo da marrazteko materiala. Irabazleek saria izango dute.
- Irailaren 17a (10:30 - 12:00): Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatzeko, bizikleta hartuta Errenteriako bidegorritik bertako natura- eta kultura-ondarea ezagutzeko aukera izango da. Gazteleraz ere izango da saioa 12:30 - 14:00 bitartean.
- Urriaren 16a (11:00 - 13:30): Hegaztien Nazioarteko Egunarekin bat eginez, habia-kutxak eta janlekuak eraikitzeko tailerra antolatuko da.
Horretaz gain, Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea), hilabeteko bigarren asteburuetan 10:30etatik 14:00ak bitartean errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Jarduerak doakoak dira, eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: