Astelehen honetan aurkeztu dute Errenterian CIMASUB Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 11. edizioa. Maiatzaren 2, 8 eta 15ean, 19:00etatik 20:30era, Niessen Kulturgunean nazioarteko itsaspeko zinemaren proiekzio onenak eta sarituenak izango dira ikusgai. Guztira 22 film labur, diaporama bat eta 4 dokumental proiektatuko dituzte zikloak irauten duen hiru egunetan.