Astelehen honetan aurkeztu dute Errenterian CIMASUB Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 11. edizioa. Maiatzaren 2, 8 eta 15ean, 19:00etatik 20:30era, Niessen Kulturgunean nazioarteko itsaspeko zinemaren proiekzio onenak eta sarituenak izango dira ikusgai. Guztira 22 film labur, diaporama bat eta 4 dokumental proiektatuko dituzte zikloak irauten duen hiru egunetan.DSC 4830

Bestalde, Txikizikloa ekimena, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dagoena,maiatzaren 2an izango da, goizeko 10:00etan.

Ohi bezala, ekitaldi eta emanaldi guztiak doakoak izango dira, aforoa bete arte.

Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa erreferentziazko jaialdia izaten jarraitzen du. Indonesia da aurtengo edizioaren protagonista, baina Maldivetako, Estatu Batuetako, Espainiako, Alemaniako, Austriako, Australiako, Keniako, Herbeheretako, Singapurreko edo Suediako lanak ere izango dira ikusgai.

Subacuáticas Real Sociedad Elkarteak eta Aquariumak antolatu dute zikloa, Errenteriako Udalaren babesarekin. Jakinarazi dutenez, ziklora bertaratzen diren ikusleen artean bi pertsonentzako ontzi irteera bat zozketatuko dute.

Erakusketa Xenpelar aretoan
Proiekzioez gain, apirilaren 29tik maiatzaren 12ra Xenpelar aretoak argazki erakusketa bat hartuko du, itsas hondoko misterioak eta gizakiak naturarekin duen harremana ikusteko aukerarekin.

Munduko hainbat profesional sarituek egindako 500 argazki baino gehiagotatik, bisitariak espezie bitxi eta deigarrienetara eta naturaren edertasunera hurbiltzen dituzten argazkiak izango ditu ikusgai.

CIMASUB Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa 1975etik dihardu itsas hondoa ezagutzera ematen, planetaren bazter guztietako edertasuna zabaltzen. Zoritxarrez, itsas hondoarekiko egungo interesa ez da bere baitan ezkutuan dituen altxorren eragina, gizakiak bertan eragin duen hondamendiarena baizik.

Edizioek aurrera egin ahala, itsas kutsadurak protagonismoa hartu du urpeko irudiaren sektoreko profesionalek eta zaleek zikloan aurkezten dituzten lanetan. Hainbesteraino, non lan gehienek itsas zaborraren inguruko aipamenak egiten dituzte, edo zuzenean, hura gai nagusitzat dute.

Salaketa ekologikoa egiten duten lan onenak saritzen dira. Izan ere, ur azpian denbora gehien pasatzen dutenek zeresan handia dute, eta mezu horrek pertsona guztiengana heldu behar du kontzientziazioa benetakoa, serioa eta behin betikoa izatea lortu nahi bada.

Jaizkibel-Capbreton, itsasgune babes berria
2023ko abenduaren amaieran, BOEn argitaratu zen Itsas Natura 2000 Sareko Garrantzi Komunitarioko Lekuen (GKL) zerrendan sei itsas gune babestu berri sartzeko proposamena onartu zuen ministro-agindua. Horietako bat da Jaizkibel eta Ulia mendien eta Capbreton itsaspeko arroilaren artean dagoena, 1.525 km2-ko itsas eremukoa.

Hura babestea eskatu zuten 2010ean Oceana Fundazioak, itsasoa kontserbatzeko nazioarteko erakundeak, eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak. Itsasoko GKLak dira habitat naturalen eta intereseko flora- eta fauna-espezieen habitaten kontserbazio-egoera ona mantentzen edo lehengoratzen nabarmen laguntzen dutenak.

Jaizkibel-Capbretongo itsas inguruneak urpean edo erdi urpean dauden itsas arrezife eta haitzuloetako komunitate bereizgarri ugari biltzen ditu: algak, ornogabeak eta zetazeoen presentzia nabarmentzen da. Eremu hau itsas kontserbaziorako garrantzi handiko nazioarteko korridore ekologikoa da, Lapurdiko Natura 2000 Itsas Sareko zazpi eremu babestuekin batera.

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1