Azken urteetan egin bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldien baitan bisita ugari antolatu dituzte Gipuzkoako hainbat udalek. Edizio berri honen leloa: Ondarea, plazara! da eta helburua kultur ondareari buruzko sentsibilizazioa areagotzea da.
Errenteriako udalak hainbat ekimen antolatu ditu eta larunbat honetan, urriak 5, Ondarea eta natura uztartuko dituen ibilaldi komentatua egingo du.
Ondarea gizartera irekitzen da, gure aisialdiko lekuak historia eta kulturaz beteta daudela erakusteko. Arditurriko trenbideak jarraitzen zuen bide berdea erabiliz, Oiartzun ibaiko hiru errota (Fanderia-Yurrita-Arraskue) martxan ikusteko aukera izango dugu. Bisita gidatu honen bitartez, gure erroten historia, funtzionamendua eta sekretuak ezagutuko ditugu tailer, erakustaldi eta azalpen ezberdinekin. Errotari familiek gidatutako bisita hau oinez zein autobusez egingo da.
Gipuzkoan egingo diren jarduera guztiak ikusteko sakatu hemen.
INFORMAZIOA PRAKTIKOA
Urriaren 5ean, goizeko 10:00etatik 13.30etara, Fanderiako errotatik abiatuta.
Hizkuntza: euskara
Erreserbak aldez aurretik: 943 494 521 -turismoa@oarsoaldea.eus (Errenteriako Turismo Bulegoa)