Furgobaratza ekainaAurten ere Furgobaratza Errenteriako Arramendiko Baratze-Parkera etorriko da. Lehengo bisita datorren ekainaren 27an, osteguna,  izango da. Bertan, “Estraktuak eta landare osasuna” izeneko doako tailerra egingo dute. Saioan, baratzerako erabil daitezkeen produktu ekologikoen eta landareentzako estraktu ezberdinen inguruan arituko dira.

Tailerra arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara izango da. Tailerraz gain, Furgobaratza ere bertan izango da eta baratzen inguruko aholkularitza zerbitzua eskainiko dituzte. Udalak gogoarazi nahi du baratzeetako erabiltzaileez gain, edozein herritar gerturatu daitekeela bertara.

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1