banner20182018ko Europako Energia Iraunkorraren astearekin bat eginez, ekainaren 2etik 7ra Errenteriako II. Energia Astea antolatu du Udalak. Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea izango da, modu horretan, herritarrek beren kabuz, egunerokotasunean, energia erabilera egokiaren alde jardun ahal izateko eta ingurumen kontzientzia handiagotzeko. Egitarau osoa ikusteko sakatu hemen.

2020. urterako errenteriarrek 2007an baino %20´16 CO2 gas isuri gutxiago isurtzeko helburua jarria du Udalak, Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren baitan. Beraz, erronka horren aurrean, pausoak emateko ezinbesteko jarduerak antolatu dira

EGITARAUA

 Ekainak 2. Energia azoka Zumardian.

• Energia berriztagarrien eta energia eraginkortasunaren erakusketa, Usurbilgo Lanbide Eskolaren eta Oscar Jiménez, asmatzailearen eskutik. 10:00etatik 14:00ra.
• Watt Erronka Hibaika Arraun Elkarteko haur eta kadeteetako neska-mutilekin. 12:00etan-
• Etorkizuneko Ibilgailuen erakusketa, 10:00etatik 14:00ra.

Oharra: Eguraldi txarra bada, energia azoka Biteriko Koldo Mitxelena patioan izango da.

ekainak2 eus

Ekainak 4. Nola aurreztu energia termikoa eta elektrikoa bizilagun-komunitateean

Rafa Irastorza, Uhin enpresako ingeniariaren eskutik. Xenpelar Etxean, 16:00tan.

ekainak4 eus ongi

Ekainak 5. “Una verdad muy incómoda: Ahora o nunca ”

Mundua aldatzera bultzatuko gaituen filmaren emanaldia. Doan Niessen Kulturgunean, 19:30tan.

ekainak5 cast

Ekainak 6. Energia eraginkortasunerako Argitu Tailerra.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren antolatuta. 11:00tan y 18:00tan Xenpelar Etxean.

ekainak6 eus

Ekainak 7. Autokontsumoa posible da. I. Jardunaldia. Goiener eta Energia Gara-ren parte hartzearekin.

GOIZEKO JARDUNALDIA: INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK. AUTOKONTSUMOA ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO ERAIKINETAN ETA INDUSTRIA SEKTOREAN. 11:00etatik 14:00ra Xenpelar Etxean.

ekainak7 goizez eus

ARRATSALDEKO JARDUNALDIA: INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK. AUTOKONTSUMOA ETXEBIZITZA PARTIKULARRETAN ETA BIZILAGUNEN KOMUNITATEAN . 18:00tatik 20:00ra Xenpelar Etxean.

ekainak7 arratsaldez eus

+ info

Iraila 2024
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6