Udako Abenturak Listorreta2017 01Uda honetan Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea) dagoen Listorretako natur eremua eta bere inguruak ezagutzera emateko eta balioztatzeko hainbat jarduera antolatu dira. Joan den ekainaren 16an, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako urubien askatzeak eman zion hasiera Errenteriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak prestatutako udako programari.

Jarduera-egutegia

  • Uztailak 2 (igandea): Narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteera. Ibilaldia Susperregiko aparkalekutik irtengo da goizeko 10:00etan eta Malbazargo urmaelean bertako herpetofauna ezagutzeko aukera izango da aditu baten eskutik. Adin guztietako herritarrentzat dago zuzendua. Irteera honek 5€ko kostua du.
  • Uztailak 30 (igandea): Ingurunea ezagutu eta orientatzen ikasteko jolasean parte hartzeko aukera izango da 11:00etan. Bakarka edo familian egiteko jarduera hau doakoa da.
  • Abuztuak 12 (larunbata): Aizpitarteko lehen gizakiak. Historiaurreko bizimoduari buruzko erakustaldi eta tailerrak. "Aitzbitarteko Lagunak" Errenteriako Elkartearekin elkarlanean egingo den ekintza da eta helburua leizezulo hauetako historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea da. Bertan parte hartzea doakoa da.
  • Irailak 2 (larunbata): Saguzarrak ezagutu Kiko Alvarezekin. Listorretan 20:45ean izango da elkartze puntua. Irteera honek 5€ko kostua du.

Parte hartu nahi izanez gero, erreserba egin beharra dago 943 494 248 / 688 895 068 telefono zenbakietara deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. epostarara idatziz. Informazio gehiago www.gipuzkoamendizmendi.net eta www.parketxesarea.org webguneetan lortu daiteke.

Urtarrila 2021
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31