Energia kontsumoa murriztu nahi, baina ez dakizula nola? Rafa Irastorzak, Uhinak enpresako ingeniariak, etxeetan kosturik gabeko edo kostu txikiko neurrien bidez energia nola aurreztu eta etxetresna elektrikoak, galdara eta bestelako tresnak ahalik eta iraunkorrenak nola aukeratu azalduko du. Hurbildu zaitez gaur arratsaldean (19:00) Xenpelar Etxera.
Erakustea gutxieneko kostua edo batere kosturik ez duten neurriekin energia-kontsumoak gutxitzeko prozesua, eta, nola ez, erosotasun altua mantenduta. Hori egin daiteke, betiere baldin badakigu nola erabili modu eraginkorrean etxeko ekipoak eta nola hautatu merkatuko ekiporik eraginkorrenak.
Etxeko kontsumoaren datuak.
1.- Kasu praktikoa, energia-kontsumoa gutxitzeko prozesua
2.- Badakizu zer argiztapen aukeratu zure etxeko espazio bakoitzerako?
a. Oinarrizko argiztapen-kontzeptuak
b. Argi-motak
c. LED lanparak
d. Nolako argia behar dut?
3.- Etxetresna elektrikoak, zenbat kontsumitzen dute? eta nola aukeratu nire beharren arabera?
a. Energia-etiketa berria
b. Kontuz ibili gehien kontsumitzen duten etxetresna elektrikoekin
c. Nola hautatu ekipo eraginkorrenak nire beharren arabera
4.- A zer faktura etortzen den neguan! Zer egin dezaket berokuntzan eta ur beroan aurrezteko?
a. Nola gutxitu nire eskaera
b. Galdara-motak
c. Nola lan egin beti “kondentsazio” baldintzetan
d. Balbula termostatikoa
e. Bioklimatikoa, energia-kontsumoa gutxitzeko
f. Energia berriztagarriei buruzko zertzeladak (egurra, eguzkia...)
5.- EEBB
Ezagutu Rafa eta Uhin enpresa